New Yorkeko Liburutegi Publikoa
New Yorkeko Liburutegi Publikoa (ingelesez: New York Public Library, NYPL) munduko liburutegi-sare garrantzitsuenetako bat da eta Amerikan eduki gehien dutenen artean kokatzen da. Liburutegiaren ezaugarri nagusia jendearentzat eskuragarri dauden liburu kopuru handia izatea da, aldiz beste liburu batzuk eraikin barnean bertan irakurtzea derrigorrezkoa da. Gainera Estatu Batuetako liburutegi publiko handienetako bat da eta informazio bilaketa sistema oso zabala du. Bere zuzendaritza erakunde pribatu baten esku dago, nahiz eta bere erabilera publikoaren ondorioz bere izakera ez komertziala den, eta funtsa publiko nahiz pribatuen bidez finantzatzen da.
New Yorkeko Liburutegi Publikoa | |
---|---|
New York Public Library | |
New Yorkeko Liburutegi Publikoaren aurrealdea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°42′46″N 74°00′22″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1895eko maiatzaren 23a |
Zuzendaria | Anthony Marx (en) |
Arkitektura | |
Objetu kopurua | 53.100.000 |
Bisitariak urtean | 18.000.000 |
Webgune ofiziala | |
Zineman
Liburutegi honetan 1984ko Ghostbusters filma ospetsua filmatu zen, bertan The Big Apple edo Sagar Handiaren irudi ugari agertzen zirelarik; hauen artean New Yorkeko Liburutegi Publikoa zegoen. Halere, eraikin hau denbora luzeagoan erakutsi duen filma The Day After Tomorrow da, honetan protagonistak klima aldaketaren ondorioz gertatutako katastrofe baten erdian liburutegi honetako hormetan aterpea topatzen dute.