New York Groove

"New York Groove" Russ Ballardek idatzitako abestia da, lehenengo Hello taldeak 1975ean grabatua eta geroago Ace Frehleyk grabatua 1978an.

New York Groove
Ace Frehley (en) Itzuli singlea
Egilea(k)Ace Frehley (en) Itzuli
Argitaratze-data1978
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaCasablanca Records
Deskribapena
Honen parte daAce Frehley
Ekoizpena
EkoizleaEddie Kramer (en) Itzuli
[[Kategoria:Eddie Kramer (en) Itzuli ekoitzitako musika]]
HitzakRuss Ballard (en) Itzuli
"New York Groove"
Kiss (Ace Frehley)(r)en singlea
Ace Frehley albumetik
Argitalpena1978 (AEB)
Formatua7"
GrabazioaPlaze Sound Studios,
New York City: 1978
Musika motaFunk rock, glam rock
Iraupena3:01
DiskoetxeaCasablanca NB-941 (AEB)
EkoizleaEddie Kramer eta Ace Frehley
Kiss (Ace Frehley) (r)en single kronologia
"Radioactive" / "See You In Your Dreams"
(1978)
"New York Groove" / "Snow Blind"
(1978)
"Don't You Let Me Down"
(1978)

Hello

Hello glam rock talde britaniarrak lehen aldiz grabatu zuen abestia 1975ean, beraien lehen albumerako, Keeps Us Off The Streets. Abestiaren bertsio hau Grand Theft Auto IV bideo-jokoan agertzen da, jokoan agertzen den Liberty Rock Radio irrati katean.

Abestia EBko Top 10 zerrendan sartu zen, taldeak britaniar glam rockean zuen garrantziaren eredu. Alemanian, taldeak zerrendetako 7. postua lortu zuen 1976ko otsailean, nahiz eta zerrendetan lau hilabete arinago sartu izan, 1975eko urrian. Abenduaren 6an, Hello taldeak "New York Groove" abesti jo zuten "Disco '75" telebista saio alemaniar arrakastatsuan. 1975 urtearen amaieran, "New York Groove" abestiak 1. postua lortu zuen "Discothek im WDR" WDR2-zerrendan, baita "WDR2-Schlagerrallye" zerrendan ere.

Ace Frehley

Ace Frehleyk abestia grabatu zuen 1978an argitaratu zen bere bakarlari albumerako.

Frehley, orduan Kisseko beste taldekideak bezala, bakarlari album bat grabatu eta kaleratu zuen. Single modura kaleratu zuten, eta abestiak 13. postua lortu zuen Ameriketako Billboard Hot 100 zerrendan, Kissen bakarlari albumetako singleetatik postu altuena lortu zuelarik. Kissek "New York Groove" jo zuen 1979 eta 1980 urteetako biretan, eta Frehleyren "abestia" bihurtu zen 1980 eta 90 hamarkaldietako bakarlari biretan, baita 1996an Kissekin batu zenean ere.

1996ko You Wanted the Best, You Got the Best!! albumaren edizio japoniarrean (eta AEBetako binilo edizioan) abestiaren zuzeneko bertsioa bat agertzen da, 1980an Sydney, Australian grabatua, Eric Carr bateriarekin kaleratu zuten zuzeneko grabazio gutxietako bat.

Ace Frehleyk Rolling Stone aldizkariarentzako esan zuen berak egin zuen bertsioa New York Cityko Rudy Giulani baino arinagoko Times Square plazan prostitutekin izan zuen esperientzia batek inspiratu zuela.

Anuntzioak, filma eta beste erabilpenak

Ace Frehleyren grabazio 2006ko A Guide to Recognizing Your Saints filman agertzen da, baita 2010ean Oscarra irabazi zuen Inside Job filmean ere. USA Network katean erabili zuten White Collar telesaila promozionatzeko, baita TLC kateko NY Ink errealitate saioko musika moduan ere.

Abestiaren melodiak Soda Stereo rock talde argentinarra inspiratu zuen "Zoom" abestia idazteko 1995eko Sueño Stereo albumerako. Brooks Buforden izenburu bereko abestian ere agertzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.