New York Fashion Week

New Yorkeko Modaren Astea edo New York Fashion Week gisa ezagutua ingelesez, ofizialki Mercedes -Benz Fashion Week deitua, New Yorken urte erdiro egiten den modan jarduten den aste bateko ekitaldia da. Modaren industriako ekitaldirik garrantzitsuena kontsideratzen da.[1] 2008ko Udazkeneko Modaren Astea 2008ko otsailaren 1etik 2008ko otsailaren 8ra bitartean egin zen.

New York Fashion Week
Irudia
Motagertaera errepikakor
Indarraldi1943 - 
Denbora-tarte1943 - 
FundatzaileaEleanor Lambert (en) Itzuli
KokalekuNew York
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
AntolatzaileaIMG (en) Itzuli

Webgunenyfw.com
Facebook: nyfw Twitter: nyfw Instagram: nyfw Edit the value on Wikidata

Historia

New Yorkeko Modaren Lehen Astea, ondoren "Komunikabideen Astea" izendua, munduan ospatutako modaren lehen astea izan zen. "Komunikabideen Astea" edo "Press Week", moda-ekitaldi baterako bereziki antolatutako lehen astea izan zen. Ekitaldia 1943an ospatu zen, eta Bigarren Mundu Gerran Frantziako moda-ikuskizunen jarraitzaileen arreta erakartzeko diseinatu zen, moda-diseinatzaileak Parisa ezin zirenean joan moda-ekitaldiak ikustera.[2] Eleanor Lamber moda-publizistak "Press Week" izeneko ekitaldia antolatu zuen, diseinatzaile estatubatuarren diseinuak erakusteko moda-diseinatzaile frantsesei, haiek beti kritikatzen baitzuten beren berrikuntzetatik.[2] (Eroslei ez zieten ekitaldietara joaten uzten, baina diseinatzaileen showroometara joan behar zuten).[2] Komunikabideen Astea oso arrakastatsua izan zen, eta Vogue bezalako moda-aldizkariak, normalean diseinatzaile frantsesez beteta zeudenak, Estatu Batuetako moda-diseinatzaileen kopurua handitzen hasi ziren.[2]

Erreferentziak

  1. "Big 4 Fashion Weeks Get Company." International Herald Tribune (Oct. 3, 2006).
  2. Fortini, Amanda. How the Runway Took Off: A Brief History of the Fashion Show. Slate Magazine (Feb. 8, 2006).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.