New Orleansko gudua

New Orleansko gudua Ameriketako Estatu Batuen eta Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua artekoa izan zen. Gertaerak 1814ko abenduaren 23 eta 1815eko urtarrilaren 8 artean izan ziren. 1812ko angloamerikar gerraren gudu handiena izan zen.[1]

New Orleansko gudua
1812ko angloamerikar gerra
New Orleans
Edwar Pakenham jeneral britaniarra larriki zaurituta.
Data1814ko abenduan 1815eko urtarrilean.
Koordenatuak29°56′33″N 89°59′27″W
EmaitzaEstatubatuarren garaipena
Gudulariak
 AEB  Erresuma Batua
Buruzagiak
Andrew Jackson Edward Pakenham
Indarra
5.700 8.000
Galerak
13 hildako 285 hildako
Jean Hyacinthe de Laclotte margolariaren Battle of New Orleans (1815).

Historia

1814ko bukaeran 50 itsasontzi baino gehiago zituen flota britainiar bat Mexikoko Golko barruan sartu zen, New Orleansen aurkako erasoa burutzeko asmoz. Britainiarrak Edward Pakenham jeneralaren agindupean zeuden. Estatubatuerren aldetik Andrew Jackson komandantea borrokarako prestatu zen. Jackson hegomendebaldean zegoen, milizianoen eta bolondresen erregimentu baten buruan; haiekin britaniarrei aurre egin zien.

1815eko urtarrilaren 8an behin eta berriro britaniarrek Jackson indarrei eraso egin zieten. Jackosonen militarrak ondo gotortu ziren eta, aldi berean, oste britaniarrak erasoan etsaien begi bistan gelditzen ziren. Borroka ez zen luzea izan eta estatubatuarren garaipenarekin amaitu zen. Britaniarrek atzera egin behar izan zuten eta Edward Pakenham jenerala galdu zuten, borrokan hilda.

Guda hau nahiko absurdoa izan zen zeren eta ordurako, Ganteko Itunari esker, gerra bukatuta zegoen. Bakea abenduaren 24en sinatua izan baitzen. Baina horren informazioa berandu heldu zen. Garaipena, hala ere, estabatuarrentzako garrantzitsua izan zen: haien morala altxatu zen eta, halaber, Jacksonen ospea handitu egin zen, ordurako heoria bihurtuta. Ospe horrek presidentea izateko bidean asko lagunduko zion.[1][2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.