New Order

New Order 1980an sortutako pop-rock talde ingelesa dira. Taldea Joy Division desagertu ondoren sortu zen, Ian Curtis abeslariak buruaz beste egin zuenean: talde hartako Bernard Sumner ahots eta gitarra-joleak, Peter Hook baxu-jotzaileak eta Stephen Morris bateria-jotzaileak izen berriarekin aurrera egitea erabaki zuren. 1980an bertan haiekin bat egin zuen Gillian Gilbertek teklatuetan.

New Order
Datuak
JatorriaSalford
Musika motarock, postpunk, alternative dance (en) Itzuli, dance, new wave musika, synthpop eta rock alternatibo
Urteak1980
Produkzioa
Diskoetxea(k)Factory Records (en) Itzuli
London (en) Itzuli
Qwest Records (en) Itzuli
Warner Bros. Records
Reprise Records
Mute Records (en) Itzuli
Factory Benelux
Bernard Sumner
Stephen Morris
Gillian Gilbert
Phil Cunningham (en) Itzuli (2001
Tom Chapman (en) Itzuli (2011
Peter Hook - 2007)
Informazio gehigarria
neworder.com
IMDB: nm0627563 Facebook: NewOrderOfficial Twitter: neworder Instagram: neworderofficial MySpace: neworder Youtube: UCeROFwqsf3ADf02l5JzVKJg TikTok: neworder Souncloud: neworder Spotify: 0yNLKJebCb8Aueb54LYya3 iTunes: 176722 Last fm: New+Order Musicbrainz: f1106b17-dcbb-45f6-b938-199ccfab50cc Songkick: 434538 Discogs: 3909 Allmusic: mn0000334193 Deezer: 2016 Edit the value on Wikidata

New Order-ek post-punka dantzako musika elektronikoarekin batu zuen, eta 1980ko hamarkadako talde txalotuenetakoa bilakatu zen, eta eragin handikoa ere bai[1].

Ibilbidea

Beraien jatorrizko hirian, Manchestegile eskubideengatikerren, Factory Records diskoetxea eta The Haçienda diskoteka taldearen epizentro sortzaileak izan ziren.

Taldearen lehen urteak Joy Division-en itzalaren pean garatu ziren, baina 1980ko hamarkada hasierako New Yorkeko klub ingurunean, dantzaren eszenan izandako esperientziak eraman zituen erritmo dantzagarriak eta tresneria elektronikoa gero eta gehiago txertatutzera beren lanean.

1983ko "Blue Monday" arrakasta, inoizko 12 hazbeteko single salduena bilakatu zen[2], ereserki bat dance musika elektronikoaren historian. 1980ko hamarkadan, Power, Corruption & Lies (1983), Technique (1989) diskak eta Substance (1987) single bilduma kaleratu zituzten arrakasta handiz.

1993an desegin ziren, musikariak banakako proiektuetan lan egiteko, eta 1998an berriro elkartu aurretik. Harrezkero hala aritu dira, tarteka batuz, baina 2007an Hook baxujoleak taldea utzi zuen azkenengoz, egile eskubideengatik borrokan hasi zelarik taldekideekin geroago[3]. 2015ean kaleratu zuten estudioko beraien hamargarren diskoa, Music Complete.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «New Order | Biography, Albums, Streaming Links» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  2. «New Order | Blue Monday (12" Single)» store.neworder.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  3. (Ingelesez) «Peter Hook reflects on feud with New Order's Bernard Sumner» NME | Music, Film, TV, Gaming & Pop Culture News 2020-07-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.