Mexiko Berria

Mexiko Berria[1] Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko estatua da. Hiriburua Santa Fe du, baina hiri garrantzitsuena Albuquerque da. 315.194 km2 ditu eta 2007an, 1.969.915 milioi biztanle zituen. Ingelesa eta gaztelania hizkuntza erabilienak dira eta biztanle gehienak protestanteak dira, katoliko asko ere dagoen arren.

Zubia, Grande ibaiaren arroilaren gainean.
Mexiko Berria
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
O Fair New Mexico
Así Es Nuevo Méjico (en) Itzuli
Land of Enchantment (en) Itzuli
New Mexico -- Mi Lindo Nuevo México (en) Itzuli
Under New Mexico Skies (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-NM
HiriburuaSanta Fe
Mexiko Berriko gobernadoreaMichelle Lujan GrishamGovernment of New Mexico (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak34°N 106°W
Azalera315.194 km²
MugakideakArizona, Colorado, Oklahoma, Texas, Chihuahua, Sonora eta Utah
Punturik altuenaWheeler Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.117.522 (2020ko apirilaren 1a)
32.413 (2015)
Dentsitatea6,72 bizt/km²
Etxebizitzak792.755
Ordu eremuaUTC−07:00 eta America/Denver (en) Itzuli
newmexico.gov

Geografia

Coloradoko goi-ordokiaren zati bat eta Mendi Harritsuen hegoaldea hartzen du. Klima kontinentala da, eta euri gutxi egiten du. Grande ibaia eta Pecos, aurrenekoaren ezkerraldeko adarra, aipagarrienak dira.

Ekonomia

Nekazaritzak ez du munta handirik, lurraren eta klimaren ezaugarrien ondorioz. Hala ere, kotoia, laboreak-eta lantzen dira. Abeltzaintzan, ardiak, behiak eta txerriak nagusi dira. Meagintzan, uranio hobi handiak nabariak dira eta, horiez gain, petrolioa, gasa, ikatza... Industrian, petrolio findegiek, zentral nuklearrek eta elikagaiek garrantzi handiena dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.