New Hampshire
New Hampshire[1], Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako iparekialdean dago kokatua. Concord du hiriburua baina Manchester da hiri garrantzitusena. 1.2 milioi biztanle inguru ditu. Ingalaterra Berria izeneko eskualdea osatzen du Massachusetts, Connecticut, Maine, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.
New Hampshire | ||
---|---|---|
![]() | ||
| ||
Ereserkia | ||
Old New Hampshire (en) ![]() | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
ISO 3166-2 | US-NH | |
Hiriburua | Concord | |
Governor of New Hampshire (en) ![]() | Chris Sununu (en) ![]() | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 44°00′N 71°30′W | |
![]() | ||
Azalera | 24.214 km² | |
Mugakideak | Massachusetts, Vermont, Quebec, Maine, Kanadako Probintzia Batua, Lower Canada (en) ![]() ![]() | |
Punturik altuena | Washington mendia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.377.529 (2020ko apirilaren 1a)![]() | |
Dentsitatea | 56,89 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 539.116 | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles | |
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) ![]() | |
nh.gov |
Hiri nagusiak Manchester, Portsmouth eta Nashua dira.
Geografia
Muga hauek ditu: iparraldean, Kanada; sortaldean, Maine estatua eta Ozeano Atlantikoa; hegoaldean Massachusetts estatua eta sartaldean, Vermont estatua. Iparraldean eta sortaldean White Mountains (Mendi Zuriak) daude. Lurraldearen % 80 basoa da.
Ekonomia
Industrian, egurgintza, larrugintza, ehungintza, industria elektronikoa eta paperolak nabarmentzen dira. Abere hazkuntza eta nekazaritza ere badaude.
Historia
John Masonek jarri zion izena lurraldeari 1629an. Massachusetts-i atxikia egon zen (1641-1679), Ingalaterra Berriko probintzia handiari lotua gero (1686), eta 1692an errege probintzia izan zen. 1776an independentzia aldarrikatu zuen eta 1788an konstituzio federala onetsi zuen.
Newhampshiretar ospetsuak
- Franklin Pierce (1804-1869), AEBtako 14. presidentea.
- George Whipple (1878-1976), medikua.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Ikus, gainera
- New Hampshireko konderrien zerrenda