New Balance

New Balance Athletic Shoe, Inc. (NB), kiroletako osagarrietako fabrikatzaile bat da egoitza Bostonen (Estatu Batuak) duena. 1906an New Balance Arch Support Company izenarekin fundatu zen. Hazkunde handi baten ondoren, sektoreko enpresa garrantzitsuetariko bat bihurtu da.

New Balance
Datuak
Motanegozioa eta filiala
Jarduera sektoreaoinetakoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
sneaker (en) Itzuli, jantzi eta sports equipment (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa pribatu
Zeren jabe
Warrior Sports (en) Itzuli, Warrior Ice Arena (en) Itzuli eta The Auerbach Center (en) Itzuli
Historia
Sorrera1906
SorlekuaBoston
webgune ofiziala
Facebook: newbalanceusa Twitter: NewBalance Instagram: newbalance Pinterest: newbalance Edit the value on Wikidata

Historia

1906an, William Riley, Erresuma Batuetako emigrantea, New Balance sortu zuen (New Balance Arch Support Conpany izenarekin), Bostonen. Hasieran, enpresa galtzerdi eta oinetako ortopedikoetan  espezializatuta zegoen. Bere lehen produktua, zapatari  erosotasuna eta oreka hobetzen zuen hiru soportekin indartutako galtzerdia izan zen. "New Balance" (Oreka Berria) izena, , ohiloen oinen behaketa ostean, Riley-ek jarri zuela uste da. Enpresaren sortzaileak esaten zuen, oiloaren oina "marrazteko" bidea, animaliari oreka perfektua ematen ziola, eta barregarria izango litzatekeela alderdi hori ez aprobetxatzea.


New Balance 1938an bere lehenengo korrikatzeko zapatillak egin zituen. 50. eta 60. hamarkadadetan enpresa korrikalarientzako erreferentea bilakatu zen. Orain, korrikatzeko zapatillak New Balance-ren jarduera nagusia bihurtu da.

James (Jim) S. Davis, gaur egungo jabea, New Balance erosi zuen 1972an. 1976an, line "320" merkatuko oinetako salduenak bihurtu ziren, horrela, enpresa mundu osoan ospetsua bihurtu zen.

1981ean "New Balance Foundation" sortu zen, haurrak zaintzeko karitatezko fundazioa.

New Balanceko egoitza

2015ean, Warrior Sports markak New Balance erosi zuen, hortik aurrera, konpainia horretako kluben ekipazioak egiten ditu.

Produktuak

New Balance 574 zapatilla

Konpainiak Estatu Batuetan zapatillak fabrikatzen jarraitzen duen bakarra da. Zapatilla famatuenak retro diseinukoak dira, "574" eta "1600" lerroak bezalakoak.

Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.