NewJeans
NewJeans (koreeraz: 뉴진스; RR: Nyujinseu) Hego Koreako k-pop girl group bat da, ADOR enpresak sortua. Bost kidek osatzen dute: Minji, Hanni, Danielle, Haerin, eta Hyein. NewJeansek fama lortu zuen 2022ko lehen diskoa eta gero, aldameneko neskaren itxurarekin eta pop zein R&B entzungarriarekin[1].
NewJeans | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Seul |
Musika mota | K-pop, pop musika, power pop (en) eta R&B garaikide |
Urteak | OstiralaambUTCOstirala |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | ADOR (en) |
Minji (en) (2022ko uztailaren 22a Hanni Pham (en) (2022ko uztailaren 22a Danielle (2022ko uztailaren 22a Haerin (en) (2022ko uztailaren 22a Hyein (en) (2022ko uztailaren 22a | |
Informazio gehigarria | |
newjeans.kr eta newjeans.jp | |
2022ko uztailean euren lehen singlea "Attention" izan zen, Hego Koreako Circle Digital Charten lehen postua lortu zuen abestia. Beste bi abesti argitaratu zituzten laster, "Hype Boy" eta "Cookie". Single guztiak 2022ko abuztuan argitaratutao NewJeans diskoan bildu ziren. Euren lehen single albuma, OMG, 2023ko urtarrilean argitaratu zuten, eta arrakasta komertziala izan zen. "Ditto" eta "OMG" singleekin batera argitaratuta, Circle Digital Charten lehen postuan denbora gehien egon zen abestia izan zen. Billboard Hot 100 eta UK Singles Charten ere agertu ziren.
Erreferentziak
- (Koreeraz) https://www.facebook.com/hkilbo. (2023-05-04). «아이돌 댄스곡까지 장악한 신스팝… 피로한 대중이 반기는 ‘이지 리스닝’» 한국일보 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).