Neutroi-izar

Neutroi-izarra izar erraldoi baten neutroiez osatutako hondar mota bat da. Izar erraldoi horrek (eguzkiaren masa baino 9 aldiz handiagoa izan behar du) bere erregai nuklearra agortzen duenean, supernoba baten gisa eztanda egiten du. Eztanda horren ondoren, izarrak bere kanpo geruzak galtzen ditu eta izugarri dentsoa den metalezko nukleo bat geratzen da. Nukleo horren dentsitatea hain da handia ezen aldaratze indar elektrostatikoak ezin baitu bere egitura mantendu, eta grabitatearen indarrak nukleo hori gero eta gehiago konprimitzera behartzen du.

Neutroi-izar baten barne egitura

Izarraren nukleoaren dentsitateak muga jakin batera heltzen denean (2,4 × 107 g/cm³) neutronizazioa deitzen den prozesua hasten da, hots, nukleo horren protoiak eta elektroiak batzen dira, beraien karga elektrikoa galtzen eta neutroiak (karga elektrikorik gabeko partikulak) sortzen. Nukleoaren masa eguzkiarena baino hiru aldiz handiagoa bada zulo beltza sortuko du, baina bestela, izarra egonkortuko da neutroi-izar gisa, neutroien degenerazio-presioari eta barioien arteko aldaratze-indarrari esker.

Neutroi-izar arrunt batek 1,35 eta 2,1 arteko eguzki masa dauzka, eta 20 eta 10 km arteko erradioa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.