Neutrofilia
Neutrofilia odoleko neutrofiloen kopuruaren handiagotzearen ondorioz sortutako asaldura da.
Neutrofilia | |
---|---|
| |
Deskribapena | |
Mota | Leukozitosia granulozitosia |
Identifikatzaileak | |
DiseasesDB | 8995 |
eMedicine | med/3209 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gizaki osasuntsu batean leukozito neutrofiloen kopurua 2.500-7.500/mm3 da. Neutrofilia dago kopuru hori 8.000/mm3-tik gora dagoenean.
Leukozito neutrofiloak dira leukozito guztien artean ugarienak. Fagozitosi egiteko ahalmena dute, eta batez ere bakterio eta onddoen aurka dihardute. Immunitate-sistemaren funtsezko elementuak dira.
Hainbat faktorek neutrofilia eragin dezakete:
- bakterioek sortutako infekzioek (bakteriemiak barne)
- mikosiek
- botika batzuek
- hantura eragiten duten hainbat gaitzek
- leuzemia mota batzuek
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.