Neurotipiko

Neurotipikoa[1][2] (batzuetan NT[3]), neuroaniztasunaren paradigman, desberdintasun neurologikorik gabeko pertsonak izendatzeko erabiltzen den terminoa da.

«Neurologikoki tipiko» (ingelesez: neurologically typical) esamoldea, gerora «neurotipiko» hitzera laburtu zena, Autism Network International elkarteko kideek sortu zuten[4]. Hasieran autista ez ziren pertsona guztiei neurotipiko deitzen zitzaien, baina gaur egun arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, dislexia eta desoreka bipolarra moduko desberdintasun neurologikorik ere ez duten pertsonei egiten die erreferentzia[5].

Neurotipikoaren antonimoa neurodibergentea[1] (ND[6]) da. Termino hau Kassiane Asasumasu aktibistak sortu zuen 2000n[7].

Pertsona neurotipikoek abantailak izan ditzakete gizartean, erakunde gehienak (ikastetxeak, lantokiak, kirol-erakundeak eta abar) haiek nagusiki kontuan hartuta sortzen baitira. Aldi berean, «neurotipikoa» eta «normala» ez da gauza bera. Norbaiti neurotipiko deitzeak esan nahi du haren jokabideak espero diren mugen barruan sartzen direla, kultura batetik bestera desberdinak izan daitezkeela[8].

Erresuma Batuko Autisten Erakunde Nazionalak kazetariei emandako aholkuetan «neurotipiko» terminoa erabiltzea gomendatzen du[9].

Zenbait adituk termino hau kritikatzen dute, pertsona neurotipikoen eta neurodibergenteen arteko muga argia ez delako[10].

Erreferentziak

  1. Zaldua, Asier. «Neurodibergenteak eta neurotipikoak, elkarrekin» Goierriko Hitza 2022-11-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  2. «Aspergerren sindromeaz, Urriza Castelruiz familiarekin» EITB 2023-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. (Ingelesez) Sinclair, Jim. «A note about language and abbreviations used on this site» Autism Network International jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-06-06) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. (Ingelesez) Brownlow, Charlotte; O'Dell, Lindsay. «Representations of autism: implications for community healthcare practice» Community Practitioner 2009-07-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-05-05) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  5. (Ingelesez) Cashin, Andrew; Sci, Dip App. (2006). «Two Terms—One Meaning: The Conundrum of Contemporary Nomenclature in Autism» Journal of Child and Adolescent Psychiatric Nursing 19 (3): 137-144. 2006-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  6. (Ingelesez) Goulet, JD. «Stop Asking Neurodivergent People to Change the Way They Communicate» Harvard Business Review 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  7. (Ingelesez) Samelson, Doreen; Ruble, Lisa. «The Term Neurodiversity Is Good, But Not Good Enough» Psychology Today 2023-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  8. (Ingelesez) Rudy, Lisa Jo. «What Does 'Neurotypical' Mean?» Very Well Health 2023-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  9. (Ingelesez) «How to talk about autism» The National Autistic Society jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-07-13) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  10. (Ingelesez) Russell, Ginny. (2019). «Critiques of the Neurodiversity Movement» in Kapp, Steven K. Autistic Community and the Neurodiversity Movement. Springer Singapore, 288 or. ISBN 9789811384370. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.