Neurolinguistika

Neurolinguistikak hizkuntzaren ahozko zein idatzizko ulermena eta jabekuntza errazteko balio duten burmuinaren mekanismoak eta burmuinak hizkuntzarekin erlazionatutako informazioa prozesatzen duten mekanismo fisiologikoak ikertzen ditu. Afasiologia, irudi zerebrala, elektrofisiologia eta modelo konputazionalak erabiliz hizkuntzalaritzaren eta psikolinguistikaren teoriak balioztatzen ditu. Neurolinguistikak duen diziplinarteko izaeragatik, neurozientzia, hizkuntzalaritza, zientzia kognitiboak, neurobiologia, neuropsikologia eta zientzia konputazionala bezalako arloetatik abiatuz ezartzen ditu haren metodologia eta teoria. Neurolinguistikako lan ugari modelo psikolinguistikoetan eta hizkuntzalaritza teorikoan oinarritzen da; era berean, burmuinak nola inplementa ditzakeen hizkuntzalaritzak eta psikolinguistikak hizkuntzaren sormenean eta ulermenean beharrezkotzat proposatzen dituzten prozesuak ikertzen zentratzen da [1][2].

Brodmann-en areak zenbakituta

Afasiologia

Adituen ustez, neurolinguistikak jakintza-alorren arteko jatorria du. Izan ere hizkuntzalaritzaren ekarpenetatik, neurobiologiatik eta hizkuntzalaritza konputazionaletik onura ateratzen du. Neurolinguistikaren nozioa afasiarekin lotuta dago. Afasiak[3] hizkuntzalaritzaren gabezia bat burmuineko kalte espezifiko batengatik islatzen duen zailtasuna da.

Hori dela eta, afasia neurolinguistikaren oinarri historikotzat jotzen da. Hala ere, azken urteetan alor hau asko garatu da eta ondorioz teknologia berriak gehitu dira diziplina honetara. Neurozientzia kognitiborako hizkuntza da gairik funtsezkoena eta burmuineko irudi teknikoen garapenari esker, lengoaiaren funtzioen organizazio anatomikoen ulermen sakonago bat eduki da. PET eta FMRI teknikek lengoaiaren prozesamenduarekin zerikusia duten atazen energiaren bereizmen handiko irudiak eskaintzen dituzte. EEG eta EMG teknikek burmuineko atazen bereizmen tenporal handia edukitzeko erabiltzen dira.Lengoaiaren antolamenduarekin zerikusia duten teoria kognitibo-konputazionalak probatzeko ere erabiltzen dira.

Kontzeptua hobeto ulertzeko, hainbat azalpen emango dira. Burmuina berdinak diren bi zatitan banatua dago, eta bi zati horien izenak ezker-hemisferioa eta eskuin-hemisferioak dira. Lehena hemisferioa zerbait sortzen ari garenean erabiltzen duguna da. Eta bigarrena aldiz, arazo logikoez arduratzen da, eta hitz egiten dugunean edo matematika ikasten ari garenean aktibitate handiagoa erakusten du. zati hauetako bakoitza lau lobuluz osatua dago: lobulu frontala (mugimenduak kontrolatzen ditu), lobulu parietala (informazio ezberdinen arteko lotura egiten du), lobulu tenporala (erlazio tenporalak prozesatzeaz eta entzumenezko gaitasunez arduratzen da) eta lobulu okzipitala (idatzizko hizkuntzaren ulermena eta informazio grafikoa prozesatzen ditu). Neurolinguistika mintzamenaren funtzionamendu normala aztertzeaz arduratzen da, burmuinaren eremu bakoitzaren ezaugarriak kontuan harturik[4].

Psikolinguistikaren diziplina neurolinguistikarekin zuzenean erlazionaturik dago. Psikolinguistikak, psikologia esperimentalaren teknika tradizionalen bitartez lengoaiaren mekanismo kognitiboak argitzen saiatzen da. Psikolinguistika psikologia kognitiboarekin eta linguistikarekin zuzenean erlazionaturik dagoen diziplina da.Gainera, komunikazio egoera batean igortzen eta ulertzen diren mezuekin zerikusia duten prozesu mentalak ikertzen espezializatzen da. Ikerketa honetan zerikusia duten elementuak faktore psikologiko eta neurologikoak dira, pertsonak lengoaia bat edukitzen eta azken hau ondo erabiltzen laguntzen dutenak.

Erabiltzen den teknologia

Esparru honetako eginkizun garrantzitsuena hizkuntzalaritza eta psikolinguistikako ereduak aztertzea denez, erabiltzen den teknologia oso garrantzitsua da neurolinguistikarako. Burmuineko argazkien teknika berriek asko lagundu dute hizkuntzalaritza funtzioen organizazio anatomikoa ulertzen. Neurolinguistikan erabili diren burmuineko argazki-metodoak, metodo hemodinamikoetan, metodo elektropsikologikoetan eta zuzenean azala simulatzen duten metodoetan sailka daitezke.

Hemodinamiko

Burmuineko atal bat bere zereginean lan egiten dagoenean, eremu horri odola bidaltzen zaio oxigenoz hornitzeko. Teknika hauek, bereizmen-espazial handia eskaintzen dute, eta horri esker ikertzaileek burmuinean zehar dagoen jarduera lokalizatu eta xehetasun handiaz ikusi dezakete jarduera hori. Denborazko-bereizmena aldiz, eskasagoa da BOLD erantzuna motelago gertatzen delako hizkuntzaren prozesamendua baino. Laburbilduz, burmuineko zein atalek hizkuntza-zeregin zehatz baterako laguntza ematen duten jakiteko, teknika hemodinamikoek burmuineko hizkuntza-arkitekturaren egitura eta lengoaiaren banaketaren aktibazioaren jarduera denboran zehar nola aldatzen diren frogatzeko lagundu dute.

Elektropsikologiko

Neurona multzo batek elkarren artean lan egiten dutenean, dipolo elektriko bat sortzen dute. Neuronen jarduera aztertzen dute buru-azalean sentsoreak ipiniz. Teknika hau hizkuntzaren prozesamendua aztertzeko ere erabili da. Teknika hau gai da milisegundo batetik bestera burmuinaren jarduera aztertzeko, eta hori garrantzitsua da hizkuntzaren ulermena eta ekoizpena egiten den bitartean prozesua ondo aztertu ahal izateko. Batzuetan burmuinaren jarduera gertatzen den tokia identifikatzeko zaila denez, jarduera non gertatu beharrean, nola gertatzen den aztertzen saiatzen dira.

Neurolinguistikaren ekarpenak

Burmuineko lesioen ikerketak burmuineko osagaien ikerketekin zuzenean erlazionaturik dago. Diziplina honek burmuineko kokapen zehatz bateko lesio batek gaitasun linguistiko zehatz batzuei kalte egiteak hizkuntzaren organizazio modularrarekin zuzeneko erlazioa duela ondorioztatzen du. Izan ere, hizkuntzaren gaitasun ezberdinak burmuineko eremu espezializatuetan burutzen dira. Franz Joseph Gall modularki antolatutako burmuinaren ikerkuntzari hasiera eman zion.

Neurolinguistika jakintzagai moduan

Psikolinguistikaren diziplina neurolinguistikarekin zuzenean erlazionaturik dago. Psikolinguistikak hizkuntzaren mekanismo kognitiboak aztertzen saiatzen da. Horretarako, psikologia esperimentalaren teknika tradizionalez baliatzen da. Neurolinguistikaren lanaren atal handi bat psikolinguistikoek eta hizkuntzalariek aurkezten dituzten teoria asko ebaluatzean datza. Hizkuntzalariek, hizkuntzaren egitura eta honen informazioa nola osatzen den aztertzen duten ereduak proposatzen dituzte. Psikolinguistikoek, hizkuntzaren informazioa burmuinean nola prozesatzen den azaltzen dituzten ereduak eta algoritmoak proposatzen dituzte. Eta neurohizkuntzalariek, burmuinaren jarduera aztertzen dute. Horri esker, egitura-biologikoak psikolinguistikek proposatutako algoritmoak nola prozesatzen dituzten frogatu nahi dute. Hizkuntzaren neurozientzia kognitiboan adibidez, eredu konputazionala da erabiltzen den beste metodologia garrantzitsua. Honi esker, hizkuntzaren organizazio neuronalaren hipotesien galerak osatzea errazagoa da. Gainera, etorkizuneko ikasketa enpirikoetarako aurreikuspenak sustatzen ditu. Diziplinarteko programen ikasketetan, diseinatzaile konputazionalak (modelers), burmuineko diseinatzaileak (imagers) eta psikologoak elkarlanean aritzen dira. Programa hauei esker lengoaia naturalaren ikerketetan hurbilpen berri eta garrantzitsu berriak lortu dira, eta lagungarriak dira milaka pertsonek dauzkaten disfuntzioen jatorria ulertzeko, esate baterako totelkarena edo dislexiarena.

Neurolinguistikaren ikerketak hizkuntzalaritzaren eremu garrantzitsu guztietan burutzen dira. Jarraian ikerketa hauek eremu garrantzitsu horien azpidiziplinetan aztertzen duena azaltzen da:

  • Fonetika: Burmuinak hizketa baten soinuak seinale akustikoetatik eta atzealdeko soinuetatik nola erauzten dituen.
  • Fonologia: Lengoaia baten sistema fonologikoa burmuinean nola ordezkatzen den.
  • Morfologia eta lexikologia: Burmuinak pertsona batek ezagutzen dituen hitzak nola biltegiratzen eta atzitzen dituen.
  • Sintaxia eta semantika: Burmuinak hitzak nola bateratzen dituen esaldietan; informazio estrukturala eta semantikoa esaldien ulermenean nola erabiltzen den.

Neurolinguistika hainbat gai ikertzen ditu, besteak beste: Lengoaiaren informazioa non prozesatzen den, denboran zehar lengoaiaren prozesamendua nola garatzen den, neurofisiologiak mintzamenaren eta hizkuntzaren patologian nola lagundu dezakeen eta azkenik, burmuineko egiturak hizkuntza baten ikasketarekin nola erlazionatzen diren. Azken gaiari dagokionez, ama-hizkuntzaren jabetza-prozesuan ume guztiek antzeko etapak (zizakadura, adibidez) izaten dituzte. Neurolinguistikaren ikerketa batzuek lengoaiaren garapenaren faseen eta burmuineko garapen faseen arteko korrelazioak bilatzera zuzenduta daude. Beste ikerketa batzuk aldiz, pertsona heldu batek bigarren hizkuntza bat ikasten ari denean burmuinak jasaten dituen aldaketa fisikoak ikertzen dituzte.

Programazio neurolinguistikoa (PNL)

Lengoaiaren egitura neuronalarekin zerikusia duten hipotesi espezifikoen trinkotasun ezari aurre egiteko eredu konputazionalez baliatzen da.

PNL kontzeptuak hiru terminori egiten dio erreferentzia: Programazioa ( jokabide-programak inplementatzeko gaitasuna), neuro (gizabanako baten egoera emozionala adierazten duten zentzumenezko pertzepzioak) eta hizkuntzalaritza ( gizakiok elkar komunikatzeko erabiltzen ditugun hitzezko eta hitzezkoa ez den baliabidea).

Programazio neurolinguistikoa ez da soilik ordenagailuekin lotura duen kontzeptua. Terapia moduko bat da, zentzumen-esperientzen bitartez pertsona batek datuak bere burmuinean nola prozesatzen dituen ulertzen laguntzen duena. PNL-ren bidez, informazio bat ezagutu daiteke eta berarekin lan egin, horrela gaixo batek berarentzat osasuntsua ez dena aldatu dezake egoera berdinari aurre egiteko formula berriak erabiliz. Gai hau, hipnosiarekin lotuta dago eta bere helburua oroitzapen ezkorrak plazera ematen duten oroitzapenengatik aldatzea da. Izan ere, pertsona batek ekintza zehatz bat ulertzen duen modua aldatuz gero, horrek sortzen dion mina edo antsietatea eragotzi daiteke[5][6].

Erreferentziak

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.