Neubrandenburg
Neubrandenburg edo Brandenburg Berria Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren hegoaldean kokaturik dagoena. Estatuko hirugarren hiri handiena da Rostock et Schwerinen ondoren.
Neubrandenburg Neubrandenburg | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Alemaniako estatua | ![]() | ||||||||||
Rural district of Mecklenburg-Vorpommern | Mecklenburgische Seenplatte | ||||||||||
Alkatea | Silvio Witt (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Neubrandenburg | ||||||||||
Jatorrizko izena | Neubrandenburg | ||||||||||
Posta kodea | 17033, 17034 eta 17036 | ||||||||||
Udalerri kodea | 13071107 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 53°33′25″N 13°15′39″E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 86.11 km² | ||||||||||
Altuera | 20 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 63.989 (2022ko abenduaren 31)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 743,11 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 1248 (egutegi gregorianoa) | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 0395 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Collegno, Flensburg, Gladsaxe Municipality (en) ![]() | ||||||||||
Matrikula | NB | ||||||||||
neubrandenburg.de |
Geografia
Estatuaren hego-ekialdean kokaturik dago Neubrandenburg, Tollensesee lakuaren ertzean.
Historia
XIII mendearen erdialdera monje batzuk Broda monasterioa jaso zuten eta 1248an Neubrandenburg hiria sortu zen, Brandenburgeko mangraveak iparraldeko lurrak kontrolatzeko hiri bat behar baitzuen. 1292an ordea Mecklenburgeko dukeak jabetu ziren Neubrandenburgetaz. Merkataritzari esker hiriak garapena ezagutu zuen hurrengo mendeetan.
Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) suediarrek, eskoziar soldaduen laguntzarekin hiria hartu zuten baina 1631ean Liga katolikoa hiriaz jabetu eta aurrekoak bidali egin zituzten. Suediarrek orduan "presorik ez" politika ezarri zuten hiria berreskuratzeko. Historiako gatazkarik krudelenetakoa etorri zen orduan.
Bigarren Mundu Gerran ere asko sufritu zuen, Armada Gorriaren bonbaketek hiriaren %80 suntsitu baitzuten.
![](../I/NB-Stargarder-Tor-11-IV-2007-109.jpg.webp)
Ondasun nabarmenak
- Harresiak: Erdi Aroko harresiak zirela eta Neubrandenburg "Lau ateetako hiria" (Stadt der Vier Tore) ezizenaz ezagutu zen. Gaur egun oraindik harresi honek zutik dirau. 7 metrotako altuera du eta 2'3 kilometrotako luzera. Aterik ikusgarriena Stargarder Tor da, ondoko irudian dagoena.
- Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Adreilu gorrizko eliza gotiko hau 1298an bukatu zuten eraikitzen. Bigarren Mundu Gerran suntsitua izan zen baina 1975rako berreraiki zuten.
Demografia
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Alemanez) Webgune ofiziala