Nestorio
Nestorio (grezieraz: Νεστόριος; c. 386 – c. 451) Konstantinopoliseko teologo eta aitalehena izan zen. Antiokiako eskolan ikasi zuen, eta han ospe handia lortu zuen hizlari gisa. 428an, Konstantinoplako aitalehena izendatu zuen Teodosio II.a enperadoreak. Kristoren bi izaeren (gizona eta jainkoa) arteko lotura azaltzen ahalegindu zen. Maria Christotokos («Kristoren ama») baizik ez zela baieztatu zuen, eta ez Theotokos («Jainkoaren ama»). Horren ondorioz, garai horretako teologo asko Nestorioren kontra jarri ziren. Efesoko kontzilioan (431) kargurik gabe utzi zuten, Antiokiatik gertu zegoen komentu batera bidali zuten, eta ondoren Oasi Handira, Arabiara.
Nestorio | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kahramanmaraş (en) , 380(e)ko hamarkada | ||||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||||
Heriotza | Egipto Garaia, 451 (61/71 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Kharga Oasis (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina antzinako greziera | ||||
Irakaslea(k) | Theodore of Mopsuestia (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiza, idazlea, apezpiku katolikoa, apaiz katolikoa eta Christian theologian (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Nestorianismoa Erromatar Eliza Katolikoa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.