Ness aintzirako munstroa

Ness aintzirako munstroa —lagunarteko hizkeran, NessieNess aintziran bizi omen den kondairazko izaki baten izena da. Big Footen (Hankahandia) eta Yetiaren pare, Nessie ere kriptozoologiaren «misterio»etako entzutetsuena da. Kontatu izan da VI. mendekoa dela haren lehen aipamena, Kolunba Ionakoak 565ean piztia bati aurre egin omen ziolako.

Ness aintzirako munstroa (Hugo Heikenwaelder-ren margoa)
Ness lakua, Eskozian, munstroaren ustezko bizilekua

Zientzialari eta adituen artean adostasun zabala dago, munstro horren izatearen frogek ez dute funtsik. Munstroa benetakotzat aurkezten duten txostenak iruzurtzat hartzen dituzte, edo benetako izakien identifikazio okertzat.

Ness aintziraren ertz guztian Nessieren estatua ugari daude ezarrita.

Iruditegia

Zinema

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.