Neron
Neron Klaudio Augusto Germaniko (latinez: Nero Claudius Cæsar Augustus Germanicus, 37ko abenduaren 15a - 68ko ekainaren 9a[oh 1]) Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 54ko urriaren 13tik 68ko ekainaren 9ra, Julio-Klaudiar leinuaren azken enperadorea. Gneo Domizio Enobarbo eta Agripina Txikiaren arteko ezkontzatik jaioa, tronura, bere osaba Klaudio hil ondoren iritsi zen, nork, aurretik, tronua hartu eta bere seme Britanikoren kaltetan, oinordeko bezala izendatu zuen.
Neron | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
54ko urriaren 13a - 68ko ekainaren 9a ← Klaudio - Galba →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Lucius Domitius Ahenobarbus | ||||||
Jaiotza | Antium (en) , 37ko abenduaren 15a | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Bizilekua | Domus Aurea | ||||||
Heriotza | Erroma, 68ko ekainaren 9a (30 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Mausoleum of the Domitii Ahenobarbi (en) | ||||||
Heriotza modua | consensual homicide (en) : odolustea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Gnaeus Domitius Ahenobarbus, Klaudio | ||||||
Ama | Agripina Gaztea | ||||||
Ezkontidea(k) | Klaudia Oktavia (53 - 62) Popea Sabina (62 - 65) Statilia Messalina (en) (66 - 68ko ekainaren 9a) | ||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Julio-Klaudiar leinu Domitii Ahenobarbi (en) Claudii Nerones (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | poeta, politikaria eta militarra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa | ||||||
Bere erregealdian, bere arreta gehiena, diplomazian eta merkataritzan jarri zuen, eta Inperioaren kapital kulturala handitzen saiatu zen, zenbait antzoki eraikiz eta lehiaketa eta proba atletikoak sustatuz. Diplomatikoki eta militarki, bere erregealdia, Partiar Inperioaren aurkako arrakastagatik, britainiarren matxinadaren errepresioagatik (60-61) eta Greziarekiko harremanen hobekuntzagatik bereizten da. 68an estatu-kolpe bat izan zen, non zenbait gobernadorek parte hartu zuten, eta, ondoren, itxuraz, bere buruaz beste egitera behartu zuten[oh 2].
Neronen erregealdia tirania, luxuria eta bitxikeriarekin lotzen da[oh 3]. Exekuzio sistematiko batzuengatik gogoratzen da, bere ama eta anaiorde Britanikorena barne, eta, batez ere, Erroma sutan zegoen bitartean bera bere lirarekin konposatzen ari zelako uste orokorragatik[4], kristauen jazarle gupidagabe bat izateaz gain. Iritzi hauek, nagusiki, Tazito, Suetonio eta Dion Kasio historialarien idazkietan oinarritzen dira. Bizirik iraun duten antzinako iturrietatik gutxik deskribatzen dute modu positiboan, baina badira batzuk erromatarren artean, batez ere Ekialdean, duen ospe handia kontatzen dutenak.
Neronen egintza tiranikoak kontatzen dituzten dokumentuen egiantza eztabaida iturri da gaur egun. Fikzioaren errealitatea eta idazki klasikoak bereiztea ezinezkoa izan daiteke. Historialari moderno batzuek pentsatzen dute Neroni buruzko antzinako ekintza tiranikoen iturriak ez direla fidagarriak[5], Erromako herritarrek eta, bereziki, Inperioaren Ekialdeko probintzietakoek uste zutelako berriro itzuliko zela bere heriotzaren ostean. Hil eta gero, gainera hiru Sasi-Neron egon ziren, eurak Neron zirela iragarri zuten hiru pertsona, herritarren babesa lortzeko.
Oharrak
- Neronen jaiotza data, Suetonioren Hamabi Zesarren Bizitza lanaren 6. atalean aipatzen da[1]. Bere heriotzaren data zalantzazkoa da, beharbada, Galba Neron hil aurretik enperadore izendatua zutelako. Ekainaren 9a, enperadorearen heriotzaren data bezala ezartzen da, Jeronimoren Estridonen Kronikak obratik abiatuta. Dion Kasiok eta Flavio Josefok, berriz, ekainaren 11n jarri zuten data, hurrenez hurren, Erromako Historia eta Juduen Gerra lanetan.
- Suetonioren arabera, Neroek bere buruaz beste egin zuen[1]. Sulpizio Severoren arabera, Tazitoren obra erabiltzen duena, zalantzagarria da bere buruaz beste egin izana. Sulpizio Severoren ikuspegia T. D. Barnes historialari britainiarrak babesten du The Fragments of Tacitus' Histories liburuan[2].
- Galbak Neronen luxuria kritikatu zuen bere estatu-kolpean. Tazitoren Anales I.16 liburuan agertzen da kritika hori.[3]
Erreferentziak
- «Suetonius • Life of Nero» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
- Barnes, T. D.. (1977). «The Fragments of Tacitus' Histories» Classical Philology 72 (3): 224–231. ISSN 0009-837X. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
- Kragelund, Patrick. (2000). «Nero's Luxuria, in Tacitus and in the Octavia» The Classical Quarterly 50 (2): 494–515. ISSN 0009-8388. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
- (Ingelesez) «Did Nero Really Fiddle as Rome Burned?» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
- Champlin, Edward. (2003). Nero. Belknap Press of Harvard University Press ISBN 0-674-01192-9. PMC 51861904. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).