Nerea Reparaz

Nerea Reparaz Beaskoetxea (Iruñea, 1992ko apirilaren 10a) Gaur Egun eta Teleberri saioetarako Pariseko berriemailea den kazetari arbizuarra da. Pello Reparaz musikariaren lehengusina da[1].

Nerea Reparaz
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1992ko apirilaren 10a (31 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, bertsolaria eta korrespontsala
Enplegatzailea(k)EITB

Twitter: NereaReparaz Edit the value on Wikidata

Ikasketak

Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen kazetaritzako gradua 2010. urtetik 2014. urtera. Tartean Aarhusen (Danimarka) egin zuen urte bat DMJX (Danish School of media and journalism) unibertsitatean kazetaritza multimedia eta telebista landuz.

Ibilbide Profesionala

Bere ibilbide profesionala graduko 3. urtean hasi zuen, praktikak eginez Euskadi Irratiko Mezularia saioan. Ordutik, irratian jarraitu izan du Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

2016ko irailetik 2020ra arte Pariseko ETB-ko berriemailea izan zen. Bere ibilbidean zehar, Frantziar herrialdeko gai asko jorratu izan ditu: Hauteskundeak, Eraso terroristak… bai zuzeneko konexioetan bai erreportajeetan. Horretaz gain, gaurkotasunak agindu izan duenean, Alemanian eta Eskozian aritu da.

Gaur egun, 2021. urtetik aurrera, ETB 1-eko Egun On Euskadi saioan ari da aurkezle modura lanean.

Beste agerpen batzuk

Nerea Reparaz Pello Reparazek aurkezten zuen Euskalonski saioan agertu zen 2018. urteko irailaren 3an.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.