Nerea Pagaldai
Nerea Pagaldai Agiriano (Arrasate, 1993ko ekainaren 21a) biologo euskalduna da, etologian (animalien portaeran) espezializatua.[1][2]
Nerea Pagaldai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1993ko ekainaren 21a (30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea gradu : biologia Pablo de Olavide Unibertsitatea master |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa |
Ibilbide profesionala
Euskal Herriko Unibertsitateko biologiako gradua egin ondoren, animalien porteran masterra egin zuen Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean. Geionformatika eta analisi geoespazialeko ikasketak ere egin ditu.
Lan egin izan du Arantzazuko eta Zegamako parketxeetan gida lanak eginez, eta 2021ean Arantzadi elkartearentzat lan egin izan du urubiek hirietan duten portaeraz, erradiofrekuentzien bitartez ikerketa egiten.
Erreferentziak
- «2022ko Elhuyar egutegia | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- Nerea Pagaldai | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.