Nerea Mazo
Nerea Mazo Antón (Bilbo, Bizkaia, 1998ko urriaren 20a) euskal abeslari eta aktorea da. Aitor Mazo euskal aktorearen alaba da. Familiangandik dator bere aktore maitasuna, eta antzerkian, filmetan zein telesailetan parte hartu du. Hala ere, bere arrakastarik handiena Go!azen telesaila izan zen, non Nikole pertsonaiaren papera egin zuen bi denboralditan. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Ikus-entzunezko Komunikazio gradua ikasi zuen.
Nerea Mazo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1998ko urriaren 20a (25 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Aitor Mazo |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() |
2018an FesTVal Vitoriara gobidapena izan zuen eta izendapen bat irabazi zuen, telesail onenetakoan parte hartzeagatik.
Filmografia
Aktore bezala
- Sabin (2011). Paulina Arana umetan.
- 15 años y un día (2013). Nera.[1]
- Igelak (2016)[2]
- Go!azen (2017 – 2020). Nikole. (27 atal)
- Goǃazen 4.0 (2017-2018). Nikole (13 atal)
- Goǃazen 5.0 (2018-2019). Nikole (12 atal)
- Goǃazen etxean (2020). Nikole (2 atal)
- Hil Kanpaiak (2020)
- El silencio (2023)
- Itxaso (2023)[3]
Antzerkia
- Ameriketako bidaia, Miren Arrietarekin. Tanttaka Teatroak sortutako obra.[4]
Erreferentziak
- «Frases de 15 años y un día, Frases de Películas – Mundi Frases .com» www.mundifrases.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- Alesves. (2017-04-03). «Enciclopedia del Cine Español: Igelak (2016)» Enciclopedia del Cine Español (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- «Itxaso euskarazko telesail berria, PRIMERAN plataforman» EITB 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
- Mallona, Olatz Enzunza. ««Betidanik izan dut aktore izateko grina»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.