Nerea Elizalde
Nerea Elizalde Zamakona (Bilbo, 1998ko ekainaren 18a) bizkaitar aktorea eta abeslaria da.
Nerea Elizalde | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1998ko ekainaren 18a (25 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Madril |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola (2007 - 2016) Dantzerti - Escuela Superior de Arte Dramático y Danza de Euskadi (en) ![]() (2016ko iraila - 2016ko azaroa) |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Irakaslea(k) | Marina Ximanskaja Juan Carlos Corazza (en) ![]() David Valdelvira Rakel Rodríguez Roberto Bienzobas Alejandra Nóvoa Sandra Tejero |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta dantzaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Pabellón Nº 6 |
Musika instrumentua | trikitia gitarra pianoa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
1998an Bilbon jaioa, Ánima Eskolan ikasi zuen 2007tik 2016 urtera bitartean. Arte dramatiko goi ikasketak egin zituen bertan Marina Ximanskajarekin eta Algis Arlauskasekin, "Stanislavski-M.Chejov-Grotowsky" metodologia jarraituz, errusiar eskola klasikoko metodologia[1].
Carmen Climent aktorearekin batera ikasi zuen Ánima Eskolan.
Geroago, 2016 urtean, arte dramatikoko ikasketak hasi zituen Dantzertin, baina apenas bi hilabete egon zen han (2016 iraila-2016 azaroa), Madrilera joan zelako telesail bat grabatzera.[2]
Bizitza pribatua
Unai Elizalde aktorearen arreba da.
Bikote harremana izan zuen Aritz Mendiola aktorearekin bi urtez, 2017 hasia eta 2019 urtera arte.
Filmografia
Telebista
Urteak | Telesaila | Katea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2017 | Si fueras tú | La 1 | Nerea Vidal | 6 ataletan |
2020 - gaur egun | Go!azen | ETB 1 | Garazi | |
Antzerkia
- Monólogos de Chejov y Bécquer, 2015, Zuz. Marina Ximanskaja.
- Uda-gau bateko ametsa, 2014, Zuz. David Valdelvira.
- La tempestad, 2013, Zuz. David Valdelvira.
- El caserón del miedo, 2012, Zuz. David Valdelvira.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Deia. «Rusia recibe a un 'imposible' Lorca» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- Urkizu, U.. (2017-09-07). «Nerea Elizalde aktorea:«Fan klubetako kideak hasi zaizkigu mezuak bidaltzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.