Nerea Barjola
Nerea Barjola Ramos (Santurtzi, 1980) politologo feminista, ikertzailea, idazlea eta berdintasun teknikaria da.
Nerea Barjola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politologoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta ikertzailea |
Ibilbidea
UPV/EHUn Politika eta Administrazio Zientziak eta Berdintasun Teknikaria izateko ikasketak UNEDen egin zituen.[1]
1992an Alcàsserren gertaturiko kasutik abiatuta doktore-tesia idatzi zuen eta Feminismo eta Generoko doktorego-ikasketen eremuan doktorea da. Tesiaren helburua Alcàsserko krimena sexu-arriskuari buruzko kontakizun politiko gisa berrinterpretatzea izan zen.[2] [3]
UPV/EHUko GIU08/15 'La experiencia de la sociedad moderna en España 1870-1970' eta GIU11/12 'La experiencia de la sociedad moderna en España 1870-1990' ikerketa-taldeetako kidea izan da.[2]
2018an Boterearen mikrofisika sexista (gaztelaniaz: Microfísica sexista del poder) saiakera liburua argitaratu du. [4] [5] Bertan, Alcasser kasuaren 25. urteurrenean azaltzen du bai krimenak berak, bai hari emandako hedabide-estaldurak emakume-belaunaldi oso batentzako suposatu zuen talka. [6] [7]
Ikerketa-lerroak
Barjolak, Judith Walkowitz-en ekarpenetatik abiatuz, Jack tripa-ateratzailearen erailketak eta Alcàsserko krimen hirukoitza lotzen ditu. Walkowitzen aburuz, Jack tripa-ateratzailea XIX. mendeko bukaerako garai viktoriarrean arrisku-sexualaren mitoa bihurtu zen eta bere krimenen kontakizunak garai hartan eremu publikoak okupatzen hasiak ziren emakumeentzako erakusgarri handiko abisua izan zen.
Barjolak, Walkowitzek proposaturiko ildoari jarraiki, Alcàsser kasuaren testuingurua aztertu du eta ondorioztatu du narrazioan Espainiako transiziotik aurrera mugimendu feministaren lorpen eta aldarrikapenekiko haustura nabaria dagoela. Jack tripa-ateratzailearen kasuan bezalaxe, familia-eredu tradizionala indartu ez ezik, gizonek emakumeekiko babesle-rola eta emakumeen gorputzaren gainean gizonen boterekeria maskulinoa ere bai.
Bere doktore-tesian eta lanean aipatzen du hedabideen erantzunkizuna etengabe "emakume publikoa" izendatzen duen idea zabaltzean. Kontzeptu hau Barjolak kategoria politiko gisa erabiltzen du, hau da, bere ikerketan emakumeak inorenak, hots, babes maskulinorik gabe agertzen direnean, denenak direla aipatzeko metafora gisa. [8]
Barjolak sexu-ikara edo terrorea emakumeen gorputza eta bizitza kontrolatzeko estrategia heteropatriarkal bezala definitzen du.[9]
Lanak eta argitalpenak
- Las representaciones del peligro sexual y su influencia en las prácticas de las mujeres a partir del crimen de Alcàsser 1992 (Tesia. 2014. Saila: Historia garaikidea) [10]
Erreferentziak
- «AHOA Archivo de la Memoria» www.ahoaweb.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- «Alcásser» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- (Gaztelaniaz) «La doctora por la UPV/EHU Nerea Barjola reinterpreta el caso Alcàsser - A vivir CV 01-06-2014 | Radio Valencia | Audio | Cadena SER» Cadena SER.
- (Gaztelaniaz) Microfísica sexista del poder, de Nerea Barjola. (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- (Gaztelaniaz) «"El crimen de Alcàsser sirvió como mensaje aleccionador para las mujeres jóvenes"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
- (Gaztelaniaz) Moraleda, Alba. (2018-04-17). «De Alcàsser a La Manada: ellos violan, matan, o ambas, y ellas tienen la culpa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
- (Gaztelaniaz) De Alcàsser a Boiro, nuestras desaparecidas. (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
- (Gaztelaniaz) «La doctora por la UPV/EHU Nerea Barjola reinterpreta el caso Alcàsser - A vivir CV 01-06-2014 | Radio Valencia | Audio | Cadena SER» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).
- (Gaztelaniaz) «Nerea Barjola: "El terror sexual sirve para controlar y someter la vida de las mujeres"» pikara magazine 2019-10-02 (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- «Las representaciones del peligro sexual y su influencia en las prácticas de las mujeres a partir del crimen sexual de Alcásser (1992) - 2014ko otsailean defendatutako tesiak» estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
- author., Barjola, Nerea,. Microfísica sexista del poder : el caso Alcásser y la construcción del terror sexual. ISBN 9788492559831. PMC 1030233670. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
Kanpo estekak
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Nerea Barjola |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Nerea Barjola |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nerea Barjola |
- (Bideoa) Elkarrizketa La Voráginen (2018)
- Xarxa de Dones de Marina Altakoek egindako elkarrizketa. (Radio Mistelera)
- Nerea Barjola: Alcásser no deja de suceder y la única forma de pararlo es el feminismo. (Diario EL SALTO, 2018/04/12)
- Elkarrizketa: Alarma soziala horrela bideratzeak bortizkeria sexuala indartzen du Berria, 2022.08.03