Nere amak baleki (abestia)

"Zibilak esan naute" edo "Nere amak baleki"[1] Jose Mari Iparragirre Balerdi urretxuar koblakari ospetsuak XIX. mendearen erdialdera sorturiko abestia da. Denboraren poderioz Euskal Herria osoan erabat ezaguna egin da eta abesti herrikoiaren maila lortu du, Iparragirre koblakariaren beste abesti askok bezala.

Zibilak esan naute
Jose Maria Iparragirre(r)en abestia
HizkuntzaEuskara (gipuzkera).
IdazleaJose Maria Iparragirre


Hitzak

Bere garaiko eta bere sorterriko euskara eta grafiarekin topatu dira abesti honen bertsiorik zaharrenak[2][3]; XIX. mendeko gipuzkera erabili zuen Iparragirrek. Esate baterako, ergatibo pluraleko marka -ak erabili zuen, etab. (Garai hartako grafia aldatu dugu hona kopiatzerakoan, eta parentesian argitu ditugu, gaurko euskara estandarreko ordainak emanez, hitz batzuk).

Zibilak esan naute (Guardia zibilek esan didate)
biziro egoki
Tolosan biar dala (behar dela)
gauza erabaki. (Bis).
Giltza pian sartu naute (giltzapean)
poliki-poliki...
Negar egingo luke,
nere amak baleki. (nire)
Jesus tribunalian (tribunalaren aurrean)
zutenian sartu (sartu zutenean, hiperbaton)
etzion Pilatosek (ez zion Pilatosek)
kulparik bilatu. (bilatu/aurkitu aditzak nahastuz)(Bis).
Neri ere arkitu ez arren (Niri ere aurkitu ez arren)
ez didate barkatu
zergatik ez dituzte
eskuak garbitu. (Bis).
(Pilatosek Jesus Nazaretekoa epaitu zuenean ez zuen errudun zela pentsatu baina heriotza zigorra agintzeko beharra sentitu zuen eta sinbolikoki eskuak garbitu zituen, Jesusen odolarekin zikintzen zutenek beste batzuk zirela aditzera emateko).
Kartzelatik aterata
fiskalen etxera
abisatu ziraten (zidaten)
juateko beriala. (Bis). (joateko berehala)
Ez etortzeko geiago (gehiago)
probintzi onetara (Probintzia honetara, hau da Gipuzkoara)
orduan artu nuan (hartu nuen)
Santander aldera. (Bis).

Erreferentziak

  1. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  2. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  3. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.