Nerbioiko Sari Handia
Nerbioiko Sari Handia 1966 urtetik 2003 arte Portugaleteko uretan jokatu zen estropada garrantzitsua izan zen.
Nerbioiko Sari Handia | |
---|---|
Sorrera | 1966 |
Herria | Portugalete, Bizkaia |
Antolatzailea | Portugaleteko Udala |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | Orio (10) |
Azken ekitaldia | 2003 (azkena) |
Irabazlea(k) | Astillero |
Historia
50 eta 60. hamarkadetan urtean Kontxako Bandera, A Coruñako Generalisimoaren Kopa eta Espainiako Traineru Txapelketa baino ez ziren jokatzen. Bizkaian ere estropada handi bat antolatzeko asmotan sortu zen Nerbioiko Sari Handia. Lehenengo edizioa 1966ko urriaren 1 eta 2an izan zen eta Pedreña nagusitu zen Hondarribia eta San Juanen aurretik.
1971ean El Corte Ingles Bandera jokatzen hasi zen Nerbioiko saria izan eta astebete beranduago. Bandera bi hauek klasiko bihurtuz joan ziren urteak pasa ahala eta beti denboraldiko azken bi estropadak izaten ziren. 2003an izan zuen azken ekitaldi handia Nerbioiko Sari Handiak. 2003an bizkaitar traineruentzako bigarren bandera bat antolatu zen eta 2004ean jarraipena izan zuen. El Corte Ingles Banderak aldiz oraindik ere jarraitzen du TKE Ligaren barruan.
Portugaleteko estropada eremua bikaina da ikusleentzat baina kirolari dagokionez kaleen artean neurriak estuagoak dira eta istiluak gertatu izan dira. Bestalde kaleen arteko diferentzia ere haundia izaten da eta hainbat sistema frogatu izan dira diferentzia hauen eragina gutxitzeko.
Palmaresa
Laburpena
Elkartea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Orio | 10 | 1970,1973,1974,1995,1996,1998,1999,2000,2001,2002 |
San Pedro | 6 | 1987,1989,1990,1991,1993,1994 |
Kaiku | 4 | 1978,1980,1981,1982 |
Santurtzi | 3 | 1976,1977,1979 |
Zumaia | 3 | 1983,1984,1986 |
San Juan (Koxtape+Donibaneko) | 3 | 1985,1988,1992 |
Astillero | 3 | 1971,1972,2003 |
Hondarribia | 2 | 1967,1968 |
Lasarte (Michelin) | 2 | 1969,1975 |
Pedreña | 1 | 1966 |
Bizkaitarren BBK Saria
2003an eta 2005ean traineru bizkaitarren artean jokatu zen saria antolatu zen.
Urtea | Irabazlea |
---|---|
2003 | Bateratze (Arkote-Elantxobe) |
2004 | Arkote |
2005 | Santurtzi |