Nerbio ziatiko

Nerbio ziatikoa edo iskiatikoa organismoko nerbio handiena eta bolumen handienekoa da. Nerbio mixtoa da eta L4, L5, S1, S2 eta S3 sare lunbosakroan jaiotzen da.[1][2] Pelbisetik ateratzen da zulo ziatiko handia zeharkatuz. Alboko errotatzaileen talde neuromuskularra (piriformea eta izterreko muskulu karratua izan ezik) eta izterraren atzeko aldea inerbatzen du. Beste aldetik, zangoaren ia larruazal osoari inerbazio sentsitiboa ematen dio.

Nerbio ziatiko
Eskuin hankaren atzeko ikuspegia, nerbio ziatikoa eta bere adarkadura tibial eta peroneal amankomunak horiz agertzen direlarik. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partesacral plexus (en) Itzuli
Identifikadoreak
LatinezNervus ischiadicus
MeSHA08.800.800.720.450.760
TAA14.2.07.046
FMA19034
Terminologia anatomikoa

Anatomia

Nerbio ziatikoak L4tik S3rako sare lunbosakroan du jatorria. Zaldi buztanaren maila lunbosakroari dagozkion nerbio-zuntzek eratutako sare edo plexu bat da. Zuntzek bat egiten dute muskulu piriformearen aurrean. Muskulu piriformearen azpitik eta zulo ziatiko handia zeharkatuz, zangoaren alde dortsalaren sakontasunean jaisten da hobi popliteoaren mailan 2 nerbiotan banatzeko: nerbio tibiala edo barruko ziatiko-popliteoa (zangoaren alde dortsaletik oinera arte jaisten da) eta nerbio peroneal komuna edo kanpoko ziatiko-popliteo ( zangoaren aurre-albotik jaisten da oineraino). Bidean, zangoaren atzeko konpartimenduarekiko dortsalki eta muskulu abduktore nagusiarekiko azaleko, eta bizeps femoralaren buru batekiko sakon pasatzen da.

Funtzioa

Nerbio ziatikoak behe-zangoaren (barruko aldeari ez) eta oinaren azalaren inerbazio sentsitiboa ematen ditu. Oinzolaren inerbazio sentsitiboa nerbio tibialak ematen du eta zangoaren beheko atalaren eta oinaren alde dortsalaren inerbazio sentsitiboak nerbio tibial amankomunak ematen du. Nerbio ziatikoak zenbait muskuluri inerbazio motorea ematen dio.

N. Iskiatikoak inerbatutako muskuluak

  • Muskulu aduktore edo hurbiltzaile handiaren atal zuzena. Tuberositate iskiatikotik izterrezurraren kondilo medialaren goiko aldera doa, eta izterraren hurbilketa zein hedapena betetzen du. Nerbio butxatzailearen talde neuromuskularraren parte da.
  • Muskulu bizeps femoralaren buru luzea eta laburra. Buru luzea tuberositate iskiatikotik peronearen burura doa, eta buru laburra, femurraren lerro latzaren alboko ezpainetik leku berera. Buru luzeak izterraren hurbilketa, hedapena eta kanpoko biraketa eta zangoaren tolespena eta kanpoko biraketan parte hartzen du. Buru laburrak zangoaren tolespenean eta kanpoko biraketan.
  • Muskulu semimenbranosoa. Tuberositate iskiatikotik izterrezurraren kondilo medialera eta lotailu popliteo lapranera doa. Izterraren hurbilketan hedapenean eta barnerako birapenean parte hartzen du. Zangoaren tolespenean eta kanpoko biraketan funtzioa dauka ere.
  • Muskulu semitendinosoa. Tuberositate iskiatikotik izterrezurraren goiko aldeko eremu medialera doa, eta semimenbranosoak dituen funtzio berdinak dauzka.

Erreferentziak

  1. Feneis H. Giza anatomiako poltsiko-atlasa: nazioarteko nomenklaturan oinarritua. 2.-a. Usurbil: Elhuyar Kultur Elkartea; 1997.
  2. del Sol C., Mariano. (1999). «EDITORIAL» Revista chilena de anatomía 17 (2)  doi:10.4067/s0716-98681999000200001. ISSN 0716-9868. (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).

Bibliografia

Bidaurrazaga, Ángel.. (2010). Giza anatomiako praktika-liburua lokomozio, aparatua. Elhuyar Fundazioa ISBN 9788492457151. PMC 868818188. (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.