Nerbio (arkitektura)
Euskaltzaindiaren arabera, nerbioa, ganga baten edo sabai lau baten barnealdetik jartzen den elementu irten eta jarraikia, egiturari eusteko edo apaingarri modura jartzen dena da.
Arkitektura gotikoaren elementu bereizgarria da nahiz eta ondoren arkitektura estilo askotan erabilia izan.
Deskribapena
Ganga baten intradosean jarritako arku segmentu irtena da.
XII. mendeaz geroztik erabilia izan da, baina jatorrian gurutze-gangak egiteko sortu zen.
Nerbio hauek erabiltzerakoan indar bultzadek euste gune jakin batzuetan ematen dira eta, horrela, indar hauek zutabeetara zuzenduko dira eta ez dute hormen beharrik izango. Honi esker, hormetan hutsarte edo bao handiak zabaldu ahal izango dira, eraikinetan argitasun eta arintasuna sortuz.
Ikusi ere
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.