Nepotismo

Nepotismo (italierazko nepotismo hitzetik, nipote: "iloba") agintarien jokaera mota bat da; senitartekoei zein lagunei kargu publiko edo pribatuak ematean datza, kargu horietarako duten gaitasuna eta merituak aztertu gabe, haiei egindako mesede huts moduan edota beren fideltasuna ziurtatzearren. Edozein mailatako erakundeetako jokaera da, bai estatuko goi organoetan, bai enpresa txikienetan, eta herrialde demokratikoetan ustelkeriatzat jotzen da, meritokraziaren aurkakoa izateagatik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.