Nepalera

Nepalera (nepaleraz: नेपाली) Nepalgo hizkuntza ofiziala da, baina mugakide diren lurretan ere hitzegiten da, hala Indian (batik bat Arunachal Pradesh, Assam, Himachal Pradesh, Manipur, Mizoram eta Uttarakhand estatuetan, 3 milioi hiztun inguru), nola Sikkimen eta Bhutanen (populazioaren laurden nat inguru). Indoeuropar hizkuntza da, indoariar taldekoa.

Nepalera
नेपाली
Datu orokorrak
Lurralde eremuaNepal, India eta Bhutan
Hiztunak35 milioi
Rankinga59
OfizialtasunaNepal
EskualdeaHegoaldeko Asia
AraugileaLanguage Academy of Nepal
Hizkuntza sailkapena
Indoeuroparra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
AlfabetoaDevanagaria
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ne
ISO 639-2nep
ISO 639-3nep
Ethnologuenep eta npi
Glottolognepa1254
Wikipediane
ASCL5206
IETFne

Sanskritoan du bere jatorria eta lexikoaren gehiengoa hizkuntza honetatik datorkio, nahiz eta hitz dezente ere badituen arabiera eta persieratik, hindi eta urdu hitzegiten zuten merkatariek ekarrita. Azken urteotan ingelesetik mailegu asko hartu ditu.

Alfabetoa Devanagaria du. Nepaleko toki askotan ez da beste idazkerarik ikusten.

Alfabetoa

Nepaleraren letrak, transkripzioa eta ahoskera.

Hizkuntzak sei bokal ahokari eta bost sudurkari ditu. Hamar diptongo ditu bestela: /ui/, /iu/, /ei/, /eu/, /oi/, /ou/, /ʌi/, /ʌu/, /ai/, eta /au/.

Kontsonanteei dagokienez, [j] eta [w] alofonoak ez silabikoak dira, [i] eta [u], hurrenez hurren. Kontsonante guztiak, [j], [w], /l/ eta /ɦ/ izan ezik, bokalen artean geminazioa daukate. /ɳ/ eta /ʃ/ existitzen dira mailegu batzuetan, /baɳ/ बाण "arrow" eta /nareʃ/ नरेश "king" bezala, baina soinu hauek batzuetan Nepalerazko fonemek ordezkatzen dituzte.

Dialektoak

Acchami, Baitadeli, Bajhangi, Bajurali, Bheri, Dadeldhuri, Dailekhi, Darchulali, Darchuli, Doteli, Gandakeli, Humli, Purbeli eta Soradi nepaleraren dialektoak dira.

Bestela, Jhapali eta Syangjali hizkuntza hurbilak dira.

Literatura

"Adhyatma Ramayana" testuaren bertsoak.

Nepaleradunek garatu zuten literatura esanguratsua 100 urteko tarte labur bana emankor batean XIX. mendean. Eztanda kultural honetan Erdi Aroko "Adhyatma Ramayana" izeneko testua, "Sundarananda Bara" (1833), "Birsikka" (folk ipuinen izengabeko bilduma) eta "Ramayana" antzinako indiar epikaren bertsioa, Bhanubhakta Acharya-k eginda (1814-1868), aipatzekoak dira.

Lekhnath Paudyal, Laxmi Prasad Devkota eta Balkrishna Sama saridun hirukoteak nepalerazko literatura aberastu zuen XX. mendearen lehendabiziko erdialdean. Herrialdetik kanpo bizi diren idazleen lana ere nabarmentzekoa da, bereziki Darjeeling eta Varanasi-n, Indian.

Oinarrizko hiztegia

Bhanubhakta_Acharya idazlea.
  • Namaste - Kaixo.
  • Namaskar - Agur.
  • Shuva pravat - Egun on.
  • Shuva ratri - Gabon.
  • Ho, hunchha - Bai.
  • Hoina, hudaina - Ez.
  • Sayad, sambhawata - Beharbada.
  • Dhanyabad - Eskerrik asko.
  • Kehi chhaina - Ez horregatik.
  • Mero naam Suku ho - Nire izena Pryanka da.
  • Ma eklai yatra garchhu - Bakarrik bidaiatzen ari naiz.
  • Tapaai english bolnuhunchha? - Badakizu ingelesez?

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.