Neopreno
Neoprenoa[1] egoera solidoan edo bits malgu gisa ageri den kautxu sintetikoa da, latexaren antzerakoa. Zehazki, DuPont enpresa estatubatuarrak polikloroprenoan (kloroprenoko polimeroa) oinarrituriko goma sintetikoak saltzeko erabiltzen duen merkatal izena da. Hortaz, DuPont enpresak asmatu zuen neoprenoa, hasieran Duprenoa deitu zutena. Industria-eskalan ekoiztutako lehen goma sintetikoa bihurtu zen.
Neopreno | |
---|---|
Mota | synthetic rubber (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9010-98-4 |
Gmelin | 53724 |
ZVG | 11720 |
EC zenbakia | 618-463-8 |
ECHA | 100.127.980 |
MeSH | D009387 |
KEGG | C19502 |
Osaera kimikoa
Bere formula (CH3ClC=CHCH3)n da, eta kloroprenoaren polimerizazioz lortzen da. Asmatu zen kautxuaren tankerako lehen gai sintetikoa da. 1931. urteaz geroztik ezagutzen da.
Erabilerak
Sufrea erabili ordez metalen oxidoak erabiltzen dira bulkanizatzeko. Mekanikan oso erabilia da nahiko gogorra eta hauskaitza baita, eta oxigenoak eta olioak ez dutelako aldarazten. Sukoia da, baina ez kautxu naturala bezainbeste. Ez da erabiltzen pneumatikoetan, baina bai beste gauza askotarako: zementu eranskorretan, suzirien erregaiei nahasita, kable elektrikoak estaltzeko, kautxu mekanikozko tresnak egiteko, olioa eraman behar duten hodiak barrutik estaltzeko, alfonbrak egiteko etab.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskalterm: [Igeriketa Hiztegia] [2020] eta [Hiztegi terminologikoa] [2009]