Arkitektura neogotiko
Arkitektura neogotikoa XIX. mendean agertutako arkitektura mugimendu bat da, Erdi Aroko arkitektura gotikoaren biziberritzean datzana. Arrazionalismo neoklasikoa arbuiatzea dutenez, erromantizismoarekin lotutako estilo bat da, eta, bere lotura politikoengatik, nazionalismoarekin. Arkitektura historizista bezala, estilo gotikoko propioak ziren arkitektura elementuak jatorrizkoak ziren formekin irudikatzen zuen berrelaborazio bat zen.
Ingalaterran agertu zen osotasunean XVIII. mendearen erdialdean, baina herrialde hartan gotikoa ez berez desagertu, beste estiloekin nahastuta agertu baitzen XV. mendetik. Europan, berez, XIX. mende hasieran hasi zen hedatzen estilo honetako grina. Frantzian, Eugène Viollet-le-Ducen lan zaharberritzaile eta berreraikitzailea nabarmendu zen.
Lan nagusiak
Neogotiko estiloko mundu mailako eraikinik azpimarragarrienen artean, honako hauek daude:
- Maredsous abadia, Belgika
- Koloniako katedralaren zaharberritzea, Kolonia
- Eliza Botiboa, Viena
- Sainte-Chapelle errege-kaperaren zaharberritzea, Paris
- Cambridge eta Oxfordeko unibertsitate eraikin ugari.
- Westminster jauregia, Londres
- Guayaquileko Katedral Metropoliarra, Guayaquil, Ekuador
- Familia Sakratuko absidea eta Astorgako Jauregi Episkopala, Espainia
- Sobrellanoko Jauregia, Comillas, Kantabria
Euskal Herrian
- Abadia jauregia, Hendaia
- Maria Sortzez Garbiaren katedrala, Gasteiz
- Artzain Onaren katedrala eta Miramar jauregia, Donostia
- Baionako katedralaren zaharberritzea.
- Bilboko Done Jakue katedraleko aurrealdea eta dorrea.