Neo pop

Neo pop (Pop berria gisa ere ezaguna) 1980ko eta 1990eko hamarkadako arte mugimendu postmodernoa da. Nolabait aurreko bi hamarkadetan eman zen Pop artearekin lotu izan da baina Neo pop urrunago joan zen material berriei eta artearen aldaketei esker. Orokorrean, zentzu erreibindikatiboa ere galdu egin zen.[1]

Jeff Koonsen Puppy Bilbon, Guggenheim Museoan.

Sorrera

XX. mendearen erdialdeko mugimenduaren estetika eta ideien berpiztea bezala definitzen da, Pop artearen ezaugarriak eta marketinarekiko interesaren ezaugarriak hartu baitzuen. Neo pop artista guztiek amankomunean dute komikiaren ikonografia, marrazki bizidunak, masa-komunikabideak edo publizitate-iragarkiak beren gain hartzea.

Artista batzuk

Hauek dira ezagunetariko batzuek: Jeff Koons, Keith Haring, Giuseppe Veneziano, Kenny Scharf, Lee Quinones, Mark Kostabi, Robert Combas, Daniel Authouart, Robert Mars, Marc Remus. Latinoamerikan Romero Britto eta Victor Castillo daude. Erreusian, Vitali Komar eta Alexander Melamid. Belgikan, Leo Coper.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.