Nemesio Mogrobejo

Nemesio Mogrobejo Abasolo (Bilbo, 1875eko martxoaren 25a - Graz, 1910eko apirilaren 6a) euskal eskultorea izan zen[1].

Nemesio Mogrobejo
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1875eko martxoaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGraz, 1910eko apirilaren 6a (35 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Biografia

Bilboko Zazpikaleetan jaioa, Nemesio Valentín Mogrobejo Buon eta Nicolasa Abasolo Zalabarriaren hamargarren seme-alaba izan zen.

Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan sartu eta Ángel Larroque ezagutu zuen. Biek Anselmo Guinea izan zuten maisu bertan. 1894an, Larroquerekin batera lortutako Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Parisera joan zen ikastera. Bertan Ignacio Zuloaga, Pablo Uranga eta, batez ere Francisco Durrio ezagutu zuen. Azkena etxekide zuen[2].

Parisko Colarossi akademiaren gaueko klaseetan, 1896an Paula Scheneck austriarra ezagutu eta biak harremanetan hasi ziren. Beka amaitu ondoren elkarrekin bidaiatu zuten Espainia eta Alemanian zehar eta Bruselara joan ziren bizitzera non semea izan zuten. 1898ko ekainaren 7an ama-semeak hil eta, une latzak pasa ondoren, maitalearen hilobia zizelkatzeari ekin eta urtebete geroago aurkeztu zuen Vienan [3].

Auguste Rodin-en lana ezagutu ondoren, Mogrobejok akademizismoa utzi eta korronte berriak landu zituen. Garai hartan ere, abizenaren "v" kendu eta "b" erabili zuen.

Larroquerekin beste beka bat lortu eta Italiara joan zen lau urtez. Erroman eta Florentzian modernismo izan zen nagusi haren lanetan.

1908an Arrue anaiekin batera El Coitao aldizkari satirikoa sortu zuen Bilbon.

Bartzelonan brontzezko eskulturak egiteari lotu eta, aurretik zuen birikeria okerragotu egin zitzaion. Toskanan egonaldi bat egin ondoren, heriotza gertu zela sumatu eta Grazera joan zen hiltzera, Paula bere amodioarekin batera.

Bertan 1910eko apirilaren 6an hil eta Bilbon zeuden bere lagunek heriotzaren berri jakinda, erakusketa antolatu zuten, Juan de la Encina kritikariak gidatua.

Orduan Miguel de Unamunok honela deskribatu zuen:[4]

« «En Ahí tenéis la carne, la carne del dolor, pero también del placer, perpetuada en bronce y mármol, después de palpitar en barro».  »

Lan nagusiak

  • Risveglio
  • Eva
  • Bustop de Anselmo Guinea
  • Hero y Leandro
  • La muerte de Orfeo
  • Busto de Alejandro Zaballa
  • Busto de Salustiano Mogrovejo
  • Panteón de la familia Gandarias

Erreferentziak

  1. Alfonso Saiz Valdivieso: "Nemesio Mogrobejo. La escultura en carne mortal". Bilbo: 2006. ISBN 84-934774-1-9
  2. www.bilbao.net
  3. Idazle asko: "Nemesio Mogrobejo. Su vida y sus obras". Bilbo: 1972
  4. Miguel de Unamuno. "Sensaciones de Bilbao". Hermes aldizkariaren saiakera-bilduma
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.