Nemea

Nemea[1] (grezieraz Νεμέα) Peloponesoko antzinako hiri bat zen, Nemea ibaiaren haranean zegoena.

Zeusen Tenpluaren erruinak.

Kleonasen lurraldearen zati zen, Argolidan, gaur egun Korintiako prefektura bat delarik. Hiri honen hondakinetatik gertu, gaur egun, Iraklion herria dago, Nemea Berria kilometro batzuk mendebalderago dagoen bitartean.

Nemea ospetsua da greziar mitologian, bere basoetan lehoi ospetsu bat bizi zelako, Heraklesek hil zuena bere hamabi lanetako bat bezala. Hiri hau Io bertan behi bihurtua izan zelako ere aipatzen da.

Nemeak Nemear Jokoak hartzen zituen K.a. 573tik gutxienez, hirian Zeus jainkoari sagaraturiko santutegian. Joko hauek sagaratu zitzaizkiolako Zeusek Nemear epitetoa jasotzen zuen, Heraklesekin banatzen zuena, jokoen sortzailea, tradizioaren arabera. Argoseko biztanleek sakrifizio solemne bat egiten zioten Zeusi joko hauetan zehar, eta horregatik, tenpluko apaizetako bat aukeratzeko eskubidea zegokien.

1979an estadio bat eta K.a. IV. mendeko tenplu bat aurkitu zen, lehenagoko baten hondakinen gainean altxatua, antzinagoko honetatik, harresietako bat bakarrik kontserbatzen delarik.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.