Niemen

Niemen[1] (bielorrusieraz: Нёман; lituanieraz: Nemunas; polonieraz: Niemen; alemanez: Memel; suedieraz: Njemen) Bielorrusiako eta Lituaniako ibaia da. 937 km-tako luzera du.

Niemen
Datu orokorrak
Motaibai eta nazioarteko ibai
Luzera937 km
Geografia
Map
Koordenatuak53°28′12″N 27°21′57″E
Estatu burujabe Bielorrusia
Oblast of Belarus Hrodnako oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera98.200 km²
Arro hidrografikoaNiemenen arroa
Ur-emaria678 m³/s
Bokalea
()
Itsaso Baltikoa

Ibilbidea

Minskeko gainetan sortzen da, 176 metrotako altueran, eta handik mendebalera jotzen du. Lintzurez osaturiko arro zabal bat ureztatzen du, eta hura zeharkatu ondoren Grodnotik igarotzen da, eta iparraldera Lituanian sartzen. Kaunas hiritik igaro ondoren, Lituaniaren eta Errusiako Kaliningraden arteko muga eratzen du. Tilsit (Sovietsk) igarorik, Kurski golkora isurtzen du ura, Baltikoan. Delta bat eratzen du amaieran, ibai adar txiki ugari sortuz eta padura zabala eratuz.

Ibilbidean igarotzen dituen hiri handienak Tilsit, Kaunas, Alytus eta Hrodna dira.

Nabigazioa

Ontzi txikiak Belista herriraino irits daitezke (700 km inguru). Abendutik martxo erdira arte izozturik izan ohi da. Ubidez loturik dago Dnieper ibaiarekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Geografia
Lituania
Artikulu hau Lituaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.