Horatio Nelson
Horatio Nelson, 1go Nelson Bizkondea, 1go Brontéko Dukea (Burnham Thorpe, Norfolk, Ingalaterra 1758ko irailaren 29a – Trafalgar, Espainia, 1805eko urriaren 21a) Erresuma Batuko Itsas Armadako ofiziala izan zen. Napoleondar Gerretan eta batez ere 1805eko Trafalgarko guduan lortutako garaipen bikainengatik entzute handia lortu zuen, eta gudu hartan hil zen.
Horatio Nelson | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Burnham Thorpe (en) , 1758ko irailaren 29a | ||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||
Heriotza | Trafalgar, 1805eko urriaren 21a (47 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Paulo katedrala | ||
Heriotza modua | borrokan hilda: Trafalgarko gudua | ||
Familia | |||
Aita | Edmund Nelson | ||
Ama | Catherine Suckling | ||
Ezkontidea(k) | Frances Nelson (1787ko martxoaren 22a - | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Norwich School (en) Paston College (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | itsas ofiziala eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Royal Navy | ||
Gradua | vice admiral (en) rear admiral (en) kapitain | ||
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra Napoleondar Gerrak San Juan Expedition (en) Battle of Grand Turk (en) Frantziako Iraultzako Gerrak Battle of Cape St. Vincent (en) Assault on Cadiz (en) Battle of Santa Cruz de Tenerife (en) Battle of the Nile (en) Battle of Copenhagen (en) Trafalgarko gudua | ||
Bizitza
Hamabi urte zituela Britainia Handiko Itsas Armadan (Royan Navy) sartu zen. Amerika, Europan eta Mendebaleko Indietan ibili ondoren, 1777an ontzi tenientearen kargua eskuratu zuen, eta 1779an kapitainarena. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran esku hartu zuen eta ondoren, Frantziaren aurkako gerran Toulon (1793ko uztaila), Bastia eta Calvi-ko (1794) setioetan nabarmendu zen. Azken gudu horretan eskuineko begiaren ikusmena galdu zuen. Gero, Genovako setioan (1796) parte hartu ondoren, sir John Jervis komandantearen agindupean espainiarren armada garaitu zuen Portugalgo San Bizente lurmuturreko guduan (1797ko otsaila). Urte bereko uztailean, Santa Cruz Tenerifekoaren aurkako erasoan eskuineko besoa galdu zuen. Osatu ondoren, 1798ko hasieran, Napoleon Egiptorako prestatzen ari zen espedizioari erasotzeko ordena jaso zuen; Mediterraneo osoan zehar frantses itsas-armadaren bila ibili ondoren Abukirreko badian, Niloren deltatik gertu, aurkitu eta suntsitu zuen (1798ko abuztuaren lehena).
Gerra ekintza horren ondorioz Napoleonen gudarostea Egiptotik mugitzerik ez zuela gelditu zen. Gero Napoliko Fernando erregearen alde eta frantsesen eta italiar jakobinoen aurka egin zuen; etsaiak garaiturik (1799ko uztailean) zapalkuntza gogor bati ekin zion. 1800ean sir Hyde Parker-en agindupean Baltikoan daniarrek eta errusiarrek osaturiko ontziteriari nagusitu zitzaion Kopenhage aurrean. 1805ean Mediterraneoko itsas armadako buru zela, Espainiako eta Frantziako armadei garaitu zitzaien Trafalgarko guduan (urriaren 21a), baina hil egin zuten gudu hartan.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horatio Nelson |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.