Nekrosi

Nekrosia[1] (antzinako grezieraz: νέκρωσις, nékrōsis; euskaraz: «heriotza») gorputzeko ehunaren heriotza, behar adina odol iristen ez zaionean gertatzen dena.[2] Nekrosia istripu motako heriotza zelular atzeraezina da. Agente kaltegarri batek sortutako lesio larria da, konpondu edo sendatu ezin dena.

Nekrosia duen 11 urteko ume baten hanka

Zelula energiarik gabe gelditzen da, mitokondrioen lesioa ageri da eta zelula mintza urarekiko iragazkor bihurtzen da. Edema sortu eta lehertu egiten da zelula, bere edukia kanpora isuriz. Ondoren, hantura eta orbaintze prozesuak martxan jartzen dira.

Nekrosiaren eragileak

Nekrosi motak

Ehun nekrosatuaren eboluzioa kontuan izanik hiru nekrosi mota bereizten dira:

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.