Nekosta
Nekostak edo altzifreak (Cupressus) kupresazeoen familiako eta Cupressus generoko zuhaitzak dira. Landare apaingarri gisa erabiltzen badira ere, Europa eta Asian ohikoa da jauretxe eta hilerrietan aurkitzea.
Nekosta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Cupressaceae |
Subfamilia | Cupressoideae |
Generoa | Cupressus |
Azpibanaketa | |
Ikusi, testua
| |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | cypress wood (en) |
Ezaugarriak
Tamaina handikoak eta forma askotakoak izan ohi dira, baina orokorrean piramide itxurako landare altuak izaten dira, 20 metro erraz hartzen dutenak. Koniferoa denez hosto iraunkorreko landarea da. Hostoak ezkata-formakoak dira eta teilakatuta egoten dira. Zurtoin zuzena eta lodia dute. Azala, fina da, grisa eta leuna gazteetan eta ilunagoa zaharragoetan.
Neguaren amaieran loratzen da. Lore arrak eta emeak zuhaitz berean aurkitzen dira, baina desberdinak dira. Arrak horiak edo laranjak dira, kono itxurakoak eta adarren muturrean agertzen dira eta emeak aldiz esferikoak eta berdeak hasieran baina heltzen direnean kolore gorrixka hartzen dute.
Erabilerak
Egur arre-horixka du eta ez du erretxinarik. Kutxak egiteko erabiltzen da eta aukeraturiko zur onenekin gitarrak ere egiten dira.
Espezieak
Cupressus generoa
- Cupressus abramsiana C. B. Wolf,
- Cupressus arizonica Greene, Arizonakoa
- Cupressus atlantica,
- Cupressus bakeri Jeps.,
- Cupressus cashmeriana Carrière,
- Cupressus duclouxiana Hickel
- Cupressus dupreziana, Tassilikoa
- Cupressus forbesii Jeps.,
- Cupressus funebris Endl.,
- Cupressus goveniana Gordon,
- Cupressus guadalupensis S. Watson,
- Cupressus lusitanica Mill., Portugalgo nekosta
- Cupressus macnabiana A. Murray,
- Cupressus macrocarpa Hartw. ex Gordon, Monterreyko nekosta edo Kaliforniakoa
- Cupressus sargentii Jeps.,
- Cupressus sempervirens L., Nekosta arrunta
- Cupressus torulosa D. Don,
Lawson altzifre
- Lawson altzifrea (Chamaecyparis lawsoniana), berriz, Chamaecyparus generoko da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nekosta |