Nekhbet
Nekhbet jainkosa babeslea zen, jaiotza eta gerretan, egiptoar mitologiaren arabera.
Nekhbet | |
---|---|
Egiptoar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Domeinua | Egipto Garaia |
Izen egiptoarra: Nekhbet. Jainkosa greziarra: Ilitia
Ikonografia
Putre zuri itxura du, hegoak atseden hartzen dituelarik, hedyetarekin, hau da, Goi Egiptoko koroa zuriarekin. Batzuetan emakume bezala, loto lore, kobra bat, ankha eta koroa zuriarekin. Gerra jainkosa bezala, gezi batzuk eusten. Batzuetan, behi amatiar bat bezala.
Mitologia
Goi Egiptoko jainkosa babeslea, baita jainkoen jaiotzarena ere. Faraoiari babesa ere ematen dio jaiotzan, koroatzen, jubileu jaietan eta guduetan.
Jainkosa boteretsu eta beldurgarria, Uadyetekin batera, Ra jainkoaren edo faraoiaren buru gainean jartzen dena, defendatzeko, ahotik sua jaurtiz eta kaltegarria izan daitekeela uste duen oro suntsituz.
Jainkosa demiurgo bat ere izan zen, Piramideetako Testuetan, sorrera zazpi hitzekin ezartzen duena (Neiten antzeko eran).
Epitetoak
"Nekhebekoa", "Nekhebeko Zuria", "Koroa Zuria", "Per Urreko Anderea", "Eguzkiaren Ama", "Raren alaba" eta "Basamortuetako wadien Anderea" deitua izan zen.
Gurtza
Jatorria Nekhaben (Ilitiaspolis, El Kab)en duen jainkosa bat da, aro aurredinastikotik gurtua. Bere santutegia Edfun zuen. Jainkosa nazionala eta Goi Egiptoko hiriburua zen Nekhengo (Hierakonpolis, Kom el-Ahmar)reko patroia izan zen.
Izen teoforoak
Errege titulaturan agertzen zen, Goi Egiptoko andere ordezkari bezala, Behe Egiptoko ordezkari zen Uadyetekin batera, Nebty deituz "Bi Andereak", faraoia, euren babespean zegoela esan nahi zuelarik.