Nekane Murga
Miren Nekane Murga Eizagaetxebarria (Bilbo, 1963) bizkaitar medikua da, 2019ko martxoaren 14tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontseilaria dena.
Nekane Murga | |||
---|---|---|---|
2019ko martxoaren 14a - 2020ko irailaren 5a ← Jon Darpon - Gotzone Sagardui Goikoetxea → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1963 (60/61 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kardiologoa, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Kidetza | Espainiako Kardiologia Elkartea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Jaurlaritzako Osasun saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izandakoa, Medikuntza eta Kirurgia ikasketak ditu, eta kardiologian doktorea da, cum laude kalifikazioarekin.[1] Horrez gain, EHUko irakasle elkartua da 2013tik aurrera, eta, besteak beste, Basurtuko ospitalean Kardiologia klinikoko atalburua izan zen. 'Emakumeak kardiologian' izeneko Espainiako lantaldeko arduradun izana ere bada.[2]
Erreferentziak
- «Nekane Murga Eizagaechevarria» (PDF) Irekia Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
- «Nekane Murgak ordezkatuko du Jon Darpon, hark dimisioa eman ondoren» Berria 2019-3-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
Aurrekoa Jon Darpon |
2019ko martxoak 14a - 2020ko irailaren 8a |
Ondorengoa Gotzone Sagardui |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.