Nekane Altzelai
Nekane Altzelai Uliondo (Telleriarte, Legazpi, Gipuzkoa, 1966ko abuztuaren 30a) politikari gipuzkoarra da.
Nekane Altzelai | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2005eko maiatzaren 16a - 2009ko urtarrilaren 6a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia
2001eko ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia
1994ko azaroaren 30a - 1998ko irailaren 1a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Nekane Altzelai Uliondo | ||||||||
Jaiotza | Telleriarte, 1966ko abuztuaren 30a (57 urte) | ||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Kidetza | Greenpeace Eusko Langileen Alkartasuna | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna |
Ibilbide politikoa
18 urterekin afiliatu zen Eusko Alkartasuna alderdira[1].
Eusko Alkartasunako Gipuzkoako Batzorde Eragileko kidea izan zen 1996 eta 2000 bitartean. Halaber, 2000 eta 2004 bitartean Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileko kidea izan zen.
EAko eusko legebiltzarkidea izan zen V., VI. eta VII. legegintzaldietan.
2006 urtean, Ahotsak taldeko sortzaileetako bat izan zen Euskal Herriko beste alderdi politiko batuzetako emakumeekin batera.
2008an Espainiako Kongresurako, EAren Gipuzkoako zerrendan lehen postuan aurkeztu zen. Ez zuen behar adinako babesik lortu eta alderdiak ordurarte Espainian zuen parlamentuko ordezkaritza galdu zuen.
2009ko maiatzean, arrazoi politiko eta pertsonalak argudiatuta, Eusko Alkartasunako kide izateari utzi zion 23 urteko militantziaren ondoren[2].
2013an Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialean parte hartzen hasi zen, Ahotsakeko kide modura.
Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziaturik, garapen lankidetzan aritzen diren hainbat erakundetako zein Greenpeace-ko kidea da. ELA sindikatuan eta Ekonomilarien Euskal Kolegioan afiliatua dago.
Erreferentziak
- «Norberaren minak eta besteenak ulertuta, elkarrekin bizi gaitezke». (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- «La ex parlamentaria Nekane Altzelai ha solicitado la baja en Eusko Alkartasuna | País Vasco | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).