Neil Young

Neil Percival Young (Toronto, 1945eko azaroaren 12a), nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarra da, azken lau hamarkadetako garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & Young, The Buffalo Springfield). Artistaren musikak eta protesta-mezuak, egun, inoiz baino indar handiagoa du.

Neil Young

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNeil Percival Young
JaiotzaToronto, 1945eko azaroaren 12a (78 urte)
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaOmemee (en) Itzuli
Pickering (en) Itzuli
Toronto
Winnipeg
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaScott Young
Ezkontidea(k)Daryl Hannah
Pegi Young (en) Itzuli  (1977ko abuztuaren 2a -  2014)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKelvin High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, film-zuzendaria, musikaria, autobiografialaria, disko-ekoizlea, aktorea, piano-jotzailea, zinema aktorea, gitarra-jotzailea, kantugilea eta errealizadorea
Lantokia(k)Los Angeles
Jasotako sariak
KidetzaThe Stills-Young Band
Crosby, Stills, Nash & Young
Buffalo Springfield
Izengoitia(k)Bernard Shakey eta Don Grungio
Genero artistikoacountrya
grungea
rock
experimental rock (en) Itzuli
bluesa
folk rock
country rock
Southern rock
hard rock
Rockabillya
rock alternatiboa
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
biolina
aho-soinua
organoa
pianoa
banjoa
ahotsa
DiskoetxeaAtco Records
Atlantic Records Group
Geffen Records
Motown Records
Reprise Records
Warner Music Group
Warner Bros. Records
Atlantic Records

neilyoungarchives.com
IMDB: nm0949918 Allocine: 24679 Allmovie: p117689 TV.com: people/neil-young IBDB: 73100
Facebook: neilyoungrepriserecords Twitter: NeilYoungNYA Instagram: neilyoungarchives MySpace: neilyoung Youtube: UC8gbK8uoqKhlACSeenUPkFQ Souncloud: neilyoungsoundcloud Spotify: 6v8FB84lnmJs434UJf2Mrm iTunes: 147370 Last fm: Neil+Young Musicbrainz: 75167b8b-44e4-407b-9d35-effe87b223cf Songkick: 1980138 Discogs: 138556 Allmusic: mn0000379125 Deezer: 1379 Edit the value on Wikidata

Kontzertuak hirutan eman ditu Euskal Herrian, lehenengoa 1987an Bilbon bigarrena 2009an Donostian eta azkena 2013 Biarritzen.

Ibilbidea

Toronto hirian jaio zen. Kazetarien semea da, izan ere aita kirol kazetaria izan zen eta musika oso gustuko zuen. 14 urte zituela banandu egin ziren gurasoak eta Winnipeg herrira joan zen bizitzera amarekin. Musika zen Neil gaztearen zaletasun nagusia, eta, gitarra jotzen ikasi zuen.

18 urte zituela, Neil Young Torontora bueltatu zen. Rick James musikaria ezagutu zuen Kanadako hiri horretan, eta, The Mynah Birds taldean jotzen hasi zen. (Bruce Palmer taldeko baxu-jolea zen).

Kaliforniako kostaldera joan ziren Bruce Palmer eta Neil Joung The Mynaho Birds banda banandu zenean. Furay, Stills eta Dewey Martin lagunekin topo egin zuten bi gazteek Los Angelesen, eta, Buffalo Springfield taldea osatu zuten. (Folk-rocka eta country-rocka landu zuen bandak)

1968an banandu zen taldea eta, gutxira, Neil Young (1969), bakarkako lehen lana, kaleratu zuen musikariak. Lan bikain horren ostean, Everybody Knows This Is Nowhere (1969) publikatu zuen, Crazy Horse taldearekin grabatutakoa.

Hamarkadaren amaieran, Stills & Nash talde ezagunean jotzen hasi zen, eta, 1970. urtean Deja Vu kaleratu zuten, "Helpless" abesti ezaguna jasotzen duen lana. Urte berean, After The Gold Rush argitaratu zuen, kritika oso onak izan zituen bakarkako hirugarren lana. 1971n, baina, Crosby, Stills & Nash taldea utzi zuen Kanadako artistak, Four Way Street zuzenekoa kaleratu eta gero.

Gatibuko Haimar Arejitaren gogoko diskoa. Harvest, Neil Young (1972)

1972an Harvest publikatu zuen, disko-salduenen zerrendetan lehenengo postuak bereganatu zituen lana. Urte berean, Journey Through The Past diskoa merkaturatu zuen, eta, 1973an Times Fades Away zuzenekoa. Garai horretan hiru lan bikain kaleratu zituen Crazy Horse taldearekin: On The Beach (1974), Tonight Is The Night (1975) eta Zuma (1975). 1970eko hamarkadaren bigarren zatian lan hauek argitaratu zituen: American Stars 'n Bars (1977), Decad (1977), Comes a time (1978) eta Rust Never Sleeps (1979).

1980ko hamarkadan merkaturatutako diskoen maila baxuagoa izan zen: Hawks & Doves (1981), Re-Ac-Tor (1982), Trans (1983), Everybody's Rockin (1983), Landing On Water (1986), Life (1987), Reprise (1988) eta Freedom (1989).

1990eko hamarkadan argitaratutako lanak, berriz, kalitate handikoak dira: Ragged Glory (1990), Harvest Moon (1992), Sleeps With Angels (1993) eta Mirror Ball (1994). Weld (1991), Unplugged (1993), Lucky Thirteen (1993), Dead Man (1996), Broken Arrow (1996), Year Of The Horse (1997), Looking Forward eta Silver & Gold (2000) zuzeneko bikainak ere kaleratu zituen.

2002an Are You Passionate? argitaratu zuen, 2003an Greendale, eta, 2004an Greates Hits. 2005ean Youngek buruko aneurisma izan zuen eta ebakuntza egin eta gero Nashvillera joan zen bizitzera. Urte berean Prairie Wind grabatu zuen, eta, 2006an Living With War, Irakeko gerra salatzen duen diskoa.

Diskografia

Buffalo Springfield-rekin

  • Buffalo Springfield (Atco, 1967).
  • Buffalo Springfield Again (Atco, 1967).
  • Last Time Around (Atco, 1968).

Bakarrean

  • Neil Young (Reprise, 1969).
  • Everybody Knows This Is Nowhere (Reprise, 1969).
  • After the Gold Rush (Reprise, 1970).
  • Journey Through the Past (Reprise, 1972).
  • Harvest (Reprise, 1972).
  • Times Fades Away (Reprise, 1973).
  • On the Beach (Reprise, 1974).
  • Tonight is the Night (Reprise, 1975).
  • Zuma (Reprise, 1975).
  • American Stars'n'Bars (Reprise, 1977).
  • Decade (Reprise, 1977) - beste bildumetan sartu gabeko abestien errekopilazioa.
  • Comes a Time (Reprise, 1978).
  • Rust Never Sleeps (Reprise, 1979).
  • Live Rust (Reprise, 1979) - zuzenean.
  • Where the Buffalo Roam (Backstreet/MCA, 1980) - filmaren musika.
  • Hawks & Doves (Reprise, 1980).
  • Re-Ac-Tor (Reprise, 1981).
  • Trans (Geffen, 1983).
  • Everybody's Rockin' (Geffen, 1983).
  • Old Ways (Geffen, 1985).
  • Landing on Water (Geffen, 1986).
  • Life (Geffen, 1987).
  • This Note's for You (Reprise, 1988).
  • Freedom (Reprise, 1989).
  • Ragged Glory (Reprise, 1990).
  • Arc (Reprise, 1991) - zuzenean.
  • Weld (Reprise, 1991) - zuzenean.
  • Harvest Moon (Reprise, 1992).
  • Unplugged (Reprise, 1993) - zuzenean.
  • Sleeps with Angels (Reprise, 1994).
  • Mirror Ball (Reprise, 1995) - con Pearl Jam.
  • Dead Man (Vapor, 1996) -"Dead Man" filmaren musika, zuzendaria Jim Jarmusch.
  • Broken Arrow (Reprise, 1996).
  • Year of the Horse (Reprise, 1997) - zuzenean.
  • Silver and Gold (Reprise, 2000).
  • Road Rock, Vol. 1: Friends & Relatives (Reprise, 2000) - zuzenean.
  • Are You Passionate ? (Reprise, 2002).
  • Greendale (Reprise, 2003).
  • Prairie Wind (Reprise, 2005).
  • Living with War (Reprise, 2006).
  • Live at the Fillmore East (Reprise, 2006) - zuzenean 1970
  • Living with War: In the Beginning (Reprise, 2006)
  • Live at Massey Hall 1971 (Reprise, 2007) - zuzenean 1971
  • Chrome Dreams II (Reprise, 2007).
  • Psychedelic Pill (2012)[1]
  • A Letter Home (2014)

Crosby, Stills eta Nash-rekin

  • Dèjá Vu (Atlantic, 1970).
  • Four Way Street (Atlantic, 1971) - zuzenean.
  • American Dream (Atlantic, 1988).
  • Looking Forward (Reprise, 1999)
  • "CSNY Dèjá Vu" (Reprise, 2008) zuzenean.

The Stills-Young Band

  • Long May You Run (Reprise, 1976).

Erreferentziak

  1. Andy Greene. Neil Young and Crazy Horse Double-Disc 'Psychedelic Pill' Due in October. RollinGstone.com (Noiz kontsultatua: 24 August 2012).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neil Young Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Neil Young
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.