Neil Stephens
Neil Stephens (Canberra, Australia, 1963ko urriaren 1a) australiar txirrindulari profesional ohi bat da. Bere profesional ibilbidea 1985 eta 1998 bitartean luzatu zen. Once taldean taldeburu ezberdinen laguntzaile gisa nabarmendu zen, azkenik bere ibilbidea Festina taldean amaitu zuelarik.
Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Neil Stephens |
Jaiotza data | 1963ko urriaren 1a (60 urte) |
Jaiotza herria | Canberra |
Jaiotza herrialdea | Australia |
Kirol informazioa | |
Modalitatea | Errepidea |
Rola | Txirrindularia |
Trebetasuna | Taldeburuaren laguntzaile |
Profesional taldea(k) | |
1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992-1996 1997-1998 |
Peugeot-Michelin Santini-Sierre Ever Ready-Ammaco Zero Boys Caja Rural-Paternina Artiach-Royal Paternina sport ONCE Festina-Lotus |
Euskal Herrian sobera ezaguna eta jarraitzaile ugari izan dituen txirrindularia da, gainera Euskal Herriko herrietako egun bateko bizikleta lasterketa ugari irabazia ere bada, adibidez Ordiziako Klasika lau bider irabazia du. Gaur egun Oiartzun udalerrian bizi da, emaztea euskalduna eta bertakoa duelarik.[1]
Behin erretiratu ostean Linda McCartney Racing Team eta Liberty Seguros taldeetako kirol zuzendaria ere izan da. Gaur egun GreenEDGE Team taldeko zuzendaria da.
Palmaresa
1986
- Herald Sun Tour
1988
- Milk Raceko etapa bat
1990
- Herald Sun Tour itzuliko etapa bat
- Portugalgo Itzuliko etapa bat
- 2. Masferrer garaikurran
- 3. Laudioko Sari Nagusian
1991
- Australiako Errepideko Txirrindularitza Txapelketa
- Ordiziako Klasika
1992
- Calvià Trofeoa (Mallorcako Challenge)
- 5. Andaluziako Itzulian
1993
1994
1995
- Australiako Errepideko Txirrindularitza Txapelketa
- Ordiziako Klasika
- Tasmaniako Tourra, aurretapa eta 1. etapa
1996
- Andaluziako Itzulia
- Euskal Herriko Itzuliko etapa bat
1997
- Frantziako Tourraren etapa bat
1998
- Tasmania Tourra eta bertako bi etapa
Taldeak
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Neil Stephens - ProCyclingStats
- Neil Stephens txirrindulari ohiaren lorpenak eta datuak (Frantsesez)