Neil Jordan

Neil Jordan (Sligo, Sligoko konderria, 1950eko otsailaren 25a) irlandar zinema zuzendaria da. 1992an Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filmarengatik Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Neil Jordan

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNeil Patrick Jordan
JaiotzaSligo, 1950eko otsailaren 25a (74 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaSt Paul's College, Raheny (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, idazlea, gidoilaria, zinema ekoizlea, eleberrigilea, showrunnerra, telebista-ekoizlea eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaAosdána (en) Itzuli

neiljordan.com
IMDB: nm0001403 Allocine: 12309 Allmovie: p96396 TCM: 96907
Discogs: 1571345 Edit the value on Wikidata

Biografia

Neil Jordan zuzendaria Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldean dagoen Sligo konderrian kokatua dagoen Sligo hirian jaio zen. Raheny udalerriko St. Paul's College ikastetxean ikasi eta katolozismora bihurtu zen. Dublin hiriburuko University College unibertsitatean Irlandako Historia eta Literatura Ingelesa ikasi zituen. Irlandan Excalibur filma egiten ari zen unean John Boorman zuzendariak Neil Jordan gidoilari bezala erreklutatu zuen. 1995eko Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filman, Jordanek idazle eta zinema zuzendari gisa banpiroen mitoa berrikuskatu zuen.

Erlazio sexual ez konbentzionalak ere Jordanen filmen ohiko gai izango dira, sarritan kontzientziaren egoera normalatik haratago dauden ekintzen alderdi ezkutuan hausnartzen saiatzen da, askotan mundu onirikora daramaten elementu plastikoak gehituz. Bere filmek pertsonai bakar baten inguruko erabateko ikuspuntu subjetibo bat hartu ohi dute. Erlazio sexual ez konbentzionalez gain, Jordanen filmek maiz Ipar Irlandako gatazkaren gaiaren ingurukoak izan dira, azken honen adibide gisa The Crying Game edota Breakfast on Pluto. 1996an Irlandako Historian hain esanguratsua izan zen Michael Collins irlandar abertzale eta iraultzaileraren biziaren inguruko Michael Collins filma ere zuzendu zuen.

Filmografia hautatua

Elaberriak edo nobelak

  • Night in Tunisia (1976) - Short stories
  • The Past (1980)
  • The Dream of a Beast (1983)
  • Sunrise with Sea Monster (1994)
  • Shade (2005)

Sariak eta izendapenak

UrteaSariaKategoriaFilmaEmaitza
1984Sitgeseko Nazioarteko ZinemaldiaFilma onenaThe Company of WolvesIrabazle
1993OscarJatorrizko gidoi onenaThe Crying GameIrabazle
1993OscarZuzendari onenaThe Crying GameIzendapena
1995Academy of Science Fiction, Fantasy & Horror Films, USAZuzendari onenaInterviwe with the VampireIzendapena
2000BAFTA SariakFilma onenaThe End of the AffairIrabazle

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neil Jordan Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.