Neil Innes
Neil James Innes (Danbury, Essex, 1944ko abenduaren 9a - Tolosa Okzitania, 2019ko abenduaren 29a) ingeles idazle, umorista eta musikaria izan zen. Pianoa, gitarra eta arte ederrak ikasi zituen. Bonzo Dog Doo-Dah Band musika taldeko kide izan zen, dadaisten mugimenduak eraginda.
Neil Innes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Neil James Innes |
Jaiotza | Danbury (en) , 1944ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Montcuq-en-Quercy-Blanc eta Tolosa Okzitania, 2019ko abenduaren 29a (75 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Goldsmiths, University of London (en) Norwich University of the Arts (en) Central School of Art and Design (en) Thorpe St Andrew School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, musikagilea, aktorea, abeslaria, piano-jotzailea, kantugilea, zinema aktorea, musikaria eta idazlea |
Kidetza | The Rutles |
Genero artistikoa | Parodia parody music (en) comedy rock (en) |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa gitarra banjoa |
neilinnes.media | |
|
1960ko hamarkadaren amaieran Do Not Adjust Your Set telebista saioan agertu zen. Han, Monty Pythoneko zenbait kiderekin elkartu zen. 1970eko hamarkadan GRIMMS taldeko kide izan zen eta Monty Pythonekin hasi zen lanean. Bere musikarekin hainbat diskotan parte hartu zuen eta zenbait filmetan antzeztu zuen (The Missionary, Erik the Viking, Brianen bizitza eta Monty Python and the Holy Grail). Life of Brian filmeko Always Look on the Bright Side of Life abestiaren txistua egin zuen. Zortzigarren Monty Pythona bezala ezagutzen da.
Diskografia
Bakarkako albumak
- How Sweet to Be an Idiot (1973)
- The Rutland Weekend Songbook (Eric Idlerekin) (1976)
- Taking Off (1977)
- The Innes Book of Records (1979)
- Off the Record (1982)
- Erik the Viking (soinu banda) (1989)
- Re-Cycled Vinyl Blues (bilduma LP, 1994)
- Recollections 1 (2000)
- Recollections 2 (2001)
- Recollections 3 (2001)
- Works in Progress (2005)
- Dogman (A Comedy Musical Story For Children) (2005)
- Innes Own World – Best Bits Part One (2010)
- Innes Own World – Best Bits Part Two (2010)
- Back Catalogue: Silly Songs (2010)
- Back Catalogue: Love Songs (2010)
- Back Catalogue: Protest Songs (2010)
- Back Catalogue: Party Songs (2010)
- Farewell Posterity Tour (Fatsorekin) (2014)
- Nearly Really (2019)
The Bonzo Dog Doo-Dah Band
- Gorilla (1967)
- The Doughnut in Granny's Greenhouse (1968)
- Tadpoles (1969)
- Keynsham (1969)
- Let's Make Up and Be Friendly (1972)
- Pour l'Amour des Chiens (2007)
The World
- Lucky Planet (1970)
GRIMMS
- Grimms (1973)
- Rockin' Duck (1973)
- Sleepers (1976)