Neil Armstrong

Neil Alden Armstrong (Wapakoneta, Ohio, AEB, 1930eko abuztuaren 5a - 2012ko abuztuaren 25a) NASAko astronauta izan zen, eta Apollo 11 izeneko misio ospetsuan Ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra 1969ko uztailaren 21ean.[1]

Kanika Urdina, mendebaldeko hemisferioa (Blue Marble)

Neil Armstrong
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNeil Alden Armstrong
JaiotzaWapakoneta (Ohio), 1930eko abuztuaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCincinnati, 2012ko abuztuaren 25a (82 urte)
Hobiratze lekuaOzeano Atlantikoa
Heriotza moduaberezko heriotza: konplikazio kirurgikoa
Familia
AitaStephen Koenig Armstrong
AmaViola Louise Engel
Ezkontidea(k)Janet Shearon  (1956ko urtarrilaren 28a -  1994)
Carol Held Knight (en) Itzuli  (1994 -  2012)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea 1970) Master of Science (en) Itzuli : Ingeniaritza aeronautiko
Blume High School (en) Itzuli
USC Viterbi School of Engineering (en) Itzuli
Purdue Unibertsitatea 1955) Zientziatan graduatua : Aeronautika
Wapakoneta High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakUnited States Naval Aviator (en) Itzuli, proba-pilotua, unibertsitateko irakaslea, astronauta eta ingeniari aeroespaziala
Enplegatzailea(k)Tallahassee
NASA  (1962 -  1971)
University of Cincinnati (en) Itzuli  (1971 -  1979)
Jasotako sariak
KidetzaPhi Delta Theta (en) Itzuli
Kappa Kappa Psi (en) Itzuli
Purdue All-American Marching Band (en) Itzuli
Boy Scouts of America
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Academy of the Kingdom of Morocco for Royaume (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gradualieutenant (junior grade) (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra
Astronauta
MisioakGemini 8 (en) Itzuli Apollo 11
Misioen entseina(k)Gemini 8 Apollo 11
Denbora espazioan12.372,5 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa

IMDB: nm0035842 Musicbrainz: 474695bb-2c91-477d-a42e-f99b02be5722 Songkick: 1321717 Discogs: 661692 Find a Grave: 95929698 Edit the value on Wikidata

Apollo XI-an bidaiatuz, ilargia zapaldu zuen Neil Armstrong-ek Buzz Aldrin-ekin batera 1969ko uztailaren 20an. Apollo bidaien sekulako jarraipena egiten zen bere garaian, eta lehen aldiz gizona ilargi gaineko irudiak ikusi ziren telebista bidez. NASAk irudiak berritu egin zituen irudi horiek, baina aitortu egin zuen zenbait grabaketa galdu egin zirela. Urte berean baina hilabete batzuk geroago, azaroan, ailegatu ziren Apollo XIIan Conrad eta Bean. 1960an hasi zen Apollo Programaren barnean kokatutako bidaiak izan ziren. Sei misiok lortu zuten gizakiak Ilargira eramatea Apollo programak, 12 gizon ilargian ipiniaz. Apollo 11az gain Apollo 12, Apollo 14, Apollo 15, Apollo 16 eta Apollo 17. Apolo 13ak arazoak izan zituen eta Lurrera itzuli behar izan zuen. Apollo 17a izan da Ilargira egindako azken bidaia, 1972an. Gene Cernan komandantea izan da Ilargian egon den azken gizona. Apollo 17 misioak atera zuen Blue Marble edo "kanika urdina" izeneko argazki famatua, ofizialki AS17-148-22727 argazkia. 70 milimetroko Hasselblad kamara batekin hartuta, 80 milimetroko lentea erabiliz.[2]

Biografia

Lehen urteak

Stephen eta Viola Armstrongen semea, haurtzaroan hainbat komunitatetan bizi izan zen, izan ere, bere aita Ohio estatuko Bobsville hiriko auditorea zen; honela, Armstrong gaztea hainbat hiritan hazi zen: Warren, Jefferson, Ravenna, St. Marys eta Upper Sandusky. Azkenik, bere familiak Wapakonetan behin betiko bizitzea erabaki zuen.

Hegan egiteko interesa bi urte besterik ez zuela piztu zitzaion Armstrongi, aitak Ohioko Nazio Aire-lasterketetara eraman zuenean. Bere interesa sei urte zituela areagotu zen, aireplano batean bere lehenengo buelta egin zuenean; berau hiru motorreko Ford bat zen, edo, era informalean deitzen zioten bezala, “Latorrizko Antzara”. Harrezkero, hegazkinek liluratu egin zuten.

Hamabost urte zituelarik, Armstrong Wapakoneta hiriaren iparraldeko aireportu batean hegan egiteko ikastaro bat egiten hasi zen, diru pixka bat irabazteko eta eskolak ordaintzeko herrian zein aireportuan bertan lan batzuk eginez. Hamasei urterako, gidatzeko azterketa gainditu baino lehen, pilotu-ikasle baimena zuen jada, eta lizentzia 1947an jaso zuen, Wapakonetan, Blume Bigarren Hezkuntzan graduatu aurretik.

Bigarren Hezkuntzan graduatu bezain laster, Amstrongek Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren beka bat jaso zuen. Horren ondoren, Purdue Unibertsitatean izena eman zuen eta Ingeniaritza aeronautikoa ikasteari ekin zion. 1949an Itsas Armadak bere betebeharretara deitu zion eta bertan hegazkin-pilotu egin zen, 1950ean Koreara bidali zutelarik. Bertan 78 gudu-misiotan hegan egin zuen USS Essex hegazkin-ontzitik abiatuta.

NASAn

Itsas Armadan behar adinako esperientzia bildutakoan, 1952an Armstrong Nazio Aholku Batzordean (NACA) sartu zen. Bere lehen eginkizuna Lewis Ikerkuntza Zentroan burutu zuen, Clevelandetik gertu, Ohion. Hurrengo 17 urteetan ingeniaria, proba-pilotua, astronauta eta NACAko zein honen oinordeko izan zen Aeronautikarako eta Espaziorako Nazio Administrazioa (NASA) izeneko agentzian administratzaile jardun zuen.

1950eko hamarkadaren erdialdean, Armstrong NASAren Kaliforniako Lawards Hegaldi Zentrora abiatu, eta bertan abiada handiko aireontzi askotan ikerketa-pilotu aritu zen. Hemen X-15 ezaguna frogatu zuen, 6.300 km/h abiadura iristen zuen tramankulua. Armstrongek berrehunetik gora hegazkin mota ezberdinetan hegan egin zuen, horien artean, erreakzio-hegazkinak, koheteak, helikopteroak eta planeagailuak. Bitartean, graduazio ikasketak lortu nahi zituela eta, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateko Espazio-ingeniaritzaren Zientzietako master bat jaso zuen.

Armstrongek 1962an lortu zuen astronauta izateko bere plaza, NASAko bigarren mailan aukeratua izateko bederatzietatik bat. Beraz, Texaseko El Lago hirira aldatu zen, Houstoneko Espazio-hegaldietarako Zentrotik gertu, astronauta-entrenamenduari ekiteko asmotan. Bertan, lau urtean zehar entrenamendu saio gogorretan aritu behar izan zuen, izan ere, Apollo programak, hamarkada bukatzerako, lehenengo gizakia Ilargira eramateko helburuari tinko eusten zion.

Espazio bidaiak

Armastrong Ilargian

1966ko martxoaren 16an beren lehenengo espazio-misioan Gemini VIII.ean hegan egin zuen komandante gisa, Davis Scottekin. Misio honetan, Armstrongek Gemini VIII.a gidatu zuen, eta lehendik orbitan zegoen Agena-rekin arrakasta osoz akoplatu zuen. Bat egitea perfektua izan bazen ere, bi espazio-ontziak zabuka mugitzen eta azkar jiratzen hasi ziren. Armstrongek Gemini banandu eta, bere ontziaren kontrola egonkortzeko atzerako koheteak erabili ahal izan bazituen ere, astronautek larrialdi lurreratze bat egin behar izan zuten Ozeano Barean.

Armstrong Apollo XI.ean, Ilargira pilotu batekin egindako lehenengo misioan, komandante joan zen eta ilargiratu eta oina haren azalaren gainean jarri zuen lehenengo pertsona izatearen ohorea irabazi zuen. 1969ko uztailaren 16an, Armstrongek, Michael Collinsek eta E. “Buzz” Aldrinek Ilargiko bidaia hasi zuten. Collins komando-moduluko pilotua izan zen. Aldrin, sistemetan aditua, ilargi-moduluko pilotua izan zen, eta Ilargian oinez ibili zen bigarren pertsona. Apollo XI.eko komandante bezala, Armstrongek ilargi-modulua pilotatu zuen Ilargiaren azalean segurtasun osoz lur hartu zuelarik. 1969ko uztailaren 20an, 22:56:20an, Estatu Batuetako ekialdeko orduan, (uztailaren 21eko 3:56:20 UTC), Neil Armstrongek Ilargia zapaldu eta bere esaldi ospetsua esan zuen: “Urrats txikia da gizon batentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat”. Aldrinek eta Armstrongek ia bi ordu eta erdi inguru pasa zituzten Ilargian ibiltzen, laginak biltzen, esperimentuak egiten eta argazkiak ateratzen. 1969ko uztailaren 24an, hiru gizonak Ozeano Barean itsasoratu ziren eta USS Hornet hegazkin-ontziak hartu zituen.

Itzulera

Lurrera itzuli bezain laster hiru astronautek omenaldi bat jaso zuten New Yorkeko kaleetan barrena beren ohorez egin zuten desfile baten bitartez. Armstrongek Askatasunaren domina jaso zuen, Estatu Batuetako zibil bati eskaintzen zaion saririk garrantzitsuena. Beste sari batzuen artean ondoko dominak ere jaso zituen: NASAren Aldeko Zerbitzuarena, NASAren Aldeko Ez-ohiko Zerbitzuarena, beste zenbait herrialdetako 17, eta Espaziorako Kongresuaren ohorezko domina.

1970eko hamarkadaren hasieran, Armstrong NASAren Bulego Nagusietako Aeronautikarako dibisioaren administratzaile-orde lagun izendatu zuten Washington Hirian. Postu honetan NASAko ikerketaren eta teknologia orokorraren administrazioa eta koordinazioa bere ardurapean izan zuen, aeronautikari dagokionez.

NASAtik at

1971n, NASAtik alde egin eta gero, Cincinnatiko Unibertsitatean Ingeniaritza Aeroespazialeko irakasle hasi zen, 1979ra arte. 1982tik 1992ra Armstrong Virginia estatuko Charlottesville hiriko Computing Technologies for Aviation, Inc. konpainian presidente izan zen. Zeregin hauen ondoren, Armstrong AIL Systems, Inc. konpainiako zuzendaritza batzordeko presidente izan zen. Enpresa hau Deer Parken zegoen, New Yorken, eta sistema elektronikoak ekoizten zituen.

Neil Armstrong Apollo XI.eko eskifaiako kiderik iheskorrena izan zen, izan ere, Ilargiko bidaiaren urteurren-ospakizunen bat zegoenean baino ez zen jendaurrean agertzen. Ohio estatuko Lebanon zuen etxaldean bizi izan zen.

Erreferentziak

  1. «Neil Armstrong hil da, Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
  2. «Armstrong ilargian, 40 urte laster» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).

Bibiografia

  • Barbree, Jay (2014). Neil Armstrong: A Life of Flight. New York: Thomas Dunne Books. ISBN 978-1-250-04071-8. OCLC 900815422.
  • French, Francis; Burgess, Colin (2010). In the Shadow of the Moon. Lincoln, Nebraska, and London: University of Nebraska Press. ISBN 978-0-8032-2979-2. OCLC 1019883802.
  • Thompson, Milton O. (1992). At the Edge of Space: The X-15 Flight Program. Washington, D.C.: Smithsonian Books. ISBN 978-1-56098-107-7. OCLC 925195868.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.