Neiker-Tecnalia

Neiker-Tecnalia nekazal ikerketa eta garapenerako euskal erakundea da. Erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari lotuta dago. Bi lantoki ditu, bata Arkautin (Araba) eta bestea Derion (Bizkaia), azken hau Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Neiker-Tecnalia
Datuak
MotaNekazaritza Ikerketako Institutua
HerrialdeaEspainia
JabeaTecnalia
webgune ofiziala
Twitter: neiker_BRTA Edit the value on Wikidata

Helburuak

Neiker-Tecnaliak honako helburuak ditu:

  • Nekazaritzako ekoizpen-sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea.
  • Ustiapenetan kudeaketa-teknologia berriak garatu eta aplikatzea.
  • Nekazaritzako elikagaien eraldaketa-industriari, balio bereizgarria duten produktuei eta, oro har, kontsumitzaileei dagozkien kalitate-baldintzak betetzea. Horretarako, azpiegitura teknologiko bat osatu dugu, mehatxu biologikoei, ekoizpen-sistemari berari eta herritarrei erantzuteko asmoz.

Neikerren jarduera I+G azterlanen eta proiektuen garapenean datza, baita lehen sektoreari eta nekazaritzako elikagaien industria transformatzaileari zuzendutako zerbitzu teknikoetan eta laboratorio-analisietan ere. Zentro honek bere ekintzak eskaerari zuzendu nahi dizkio, hau da, espezializatuta dagoen nekazaritzarako elikagaien sektoreak sortu ditzakeen beharrei. Horregatik dihardu bere ikerketak eta garapen teknologikoa indartzen baratzegintzan, basogintzan, mahasgintzan eta ardogintzan, elikagaien kalitateari eta ziurtasunari lehentasuna emanez.

145 langile eta 34 bekadun ditu eta 2004an 124 proiektu gauzatu eta 9,4 milioi euro fakturatu zituen[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.