Neguko depresio
Neguko depresioa iluntasunak eragiten duen depresio egoera bat da, udazkenean eta neguan agertzen dena. Sintoma ohikoak jateko gogoa handitzea (batez ere karbohidratoak), gizentzea, lo gehiago egiteko beharra, nekatuta egotea eta ahultasuna dira. Normalean, sintoma horiek uda garaian arindu egiten dira. Askotan, jadanik existitzen den depresioa neguan okertu egin daiteke. Neguko depresioaren tratamendu erabiliena eta arrakastatsuena eguzki-argia ordezkatzen duen argi artifiziala erabiltzea da. Sendagaiak ere erabiltzen dira (adibidez, melatonina).
Neguko depresio | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Depresioa, psychosomatic disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria Psikologia klinikoa |
Arrazoia(k) | iluntasun |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 296.99 |
GNS-10 | F33 |
MedlinePlus | 001532 |
eMedicine | 001532 |
MeSH | D016574 |
Disease Ontology ID | DOID:0060167 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Neguko depresioa iparraldeko herrialdeetan ohikoa da, bertan neguan argi naturala oso urria delako. Adibidez, Finlandian ehun pertsonatik batek izaten du neguko depresio larria, eta sintoma arinak, berriz, emakumeetatik %20ak eta gizonezkoetatik %12ak. Geneen rola garrantzitsua den ez dakite ikerlariek. Arrazoi bat serotonina eza izan daiteke.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |