Negu-ezko
Negu-ezkoa (Hygrophorus hypothejus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kapelaren haragi urriak eta lirdingak ez dute sukaldaritzan erabiltzeko gogorik ematen.
Negu-ezkoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophorus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophorus hypothejus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Hygrophorus aureus, Hygrophorus hypothejus var. aureus.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila, azkenik, lau-hondoratua eta titi apur batekin, ertza konbolututik inkurbatura eta okre laranja kolorekoa. Azal bereizgarria eta oso likatsua, arrexka-oliba kolorekoa eguraldi hezearekin, baina lehorrarekin arre-laranja kolorera aldatzen da.
Orriak: Zabal, argizariaren itxurakoak, lodiak, okertuak, subdekurrenteetatik dekurrenteetara, zabal eta tartekatutako orritxoekin; zurixkak izatetik horixkak izatera pasatzen dira zahartzean.
Hanka: 4 - 8 x 0,5 - 1 cm-koa, lirdingatsua, zilindriko-fusiformea eta oinarrira mehetua; hori-laranja kolorekoa, eraztunaren eremuaren azpitik, eta zuria goialdeko eremuan.
Haragia: Biguna, haritsua oinean, zuria, baina horixka azalaren azpian; zapore gozoa du eta usain berezia.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik", hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Hypothejus epitetoa grekotik dator, baxua esan nahi duen "hypo" hitzetik eta sufrea esan nahi duen "theion" hitzetik. Sufrearen kolorearen antzekoa dela, batez ere orrietan eta oinean.
Jangarritasuna
Erdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Hygrophorus lucorum eta Hygrophorus speciosus delakoekin nahas daiteke, bere kolore eta likatasunagatik, baina espezie hau alertzeetan hazten da eta ez pinuen azpian.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Lurzoru azidoko koniferoen basoetan hazten da.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Asiako iparraldea.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 281 or. ISBN 84-7173-211-4..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 190 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 433 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 192 or. ISBN 84-87997-86-4..