Negev
Negev[1] —Negev basamortua bezala ere ezaguna— (hebreeraz נֶגֶב; arabieraz: النقب) Ekialde Hurbilako basamortua da, hegoaldeko Palestinan kokatuta. Negev arabieraz "idorra" esan nahi du, hebreeraz, berriz, "hegoaldea".
Negev | |
---|---|
נֶגֶב | |
Zin haranaren ikuspegia | |
Eskualdea | Palestina |
Koordenatuak | 30°30′N 34°55′E |
Eremua | 13.000 km² |
Geografia
Negevek 13.000 km² azalera du eta aldrebesezko triangelu baten itxura: bere hegoaldeko ertza Eilaten dago, Itsaso Gorriaren kostaldean. Mendebaldean Sinai du eta ekialdean Jordania, Araba wadik muga sortuz.
Eskualdeko hiri nagusia Be'er Sheva da, 200.000 biztanle dituena. Beste hiri nagusiak Eilat, Dimona, Mitzpe Ramon eta Rahat dira.
Klima
Basamortua oso leku lehorra da eta tenperatura 50 °C hel daiteke. Hona hemen:
Datu klimatikoak (Be'er Sheva) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 28.4 | 31 | 35.4 | 40.9 | 42.2 | 46 | 41.5 | 40.5 | 41.2 | 39.6 | 34 | 31.4 | 46 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.7 | 17.5 | 20.1 | 25.8 | 29 | 31.3 | 32.7 | 32.8 | 31.3 | 28.5 | 23.5 | 18.8 | 25.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.5 | 7.6 | 9.3 | 12.7 | 15.4 | 18.4 | 20.5 | 20.9 | 19.5 | 16.7 | 12.6 | 8.9 | 14.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -5 | -0.5 | 2.4 | 4 | 8 | 13.6 | 15.8 | 15.6 | 13 | 10.2 | 3.4 | 3 | -5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 49.6 | 40.4 | 30.7 | 12.9 | 2.7 | 0 | 0 | 0 | 0.4 | 5.8 | 19.7 | 41.9 | 204.1 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 9.2 | 8 | 6.4 | 2.6 | 0.8 | 0 | 0 | 0 | 0.1 | 1.8 | 4.6 | 7.5 | 41 |
Iturria: Israelgo Meteorologia Zerbitzua[2][3] |
Historia
Basamortu latza izanik gutxik bizi dira eskualdean. Hala ere, nabateoek (K. a. III. mendea-I. mendea) eskualdea okupatu eta Avdat, Shivta, Kurnub edo Petra bezalako hiriak eratu zituen. Gero, erromatarrek, Bizantziar Inperioak eta Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu zuten . David Ben-Gurionek basamortuan ikusi zuen Israelgo etrokizunaren lekua eta Sde Boker kibbutzean eman zituen bere azken urteak.
Bibliaren arabera, Negeven Zin eremuak ziren (Zen 34:3), Sinain berriz Paran eremuak ziren (Has 21:21).
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- Israelgo Meteorologia Zerbitzua. (2011ko abuztua). Averages and Records for Beersheba. .
- Israelgo Meteorologia Zerbitzua. Records Data for Israel. .