Neftchi Baku PFK

Neftchi Baku PFK (izen osoa Neftçi Peşəkar Futbol Klubu) Azerbaijango futbol talde arrakastatsuena da, Baku hiriburukoa. 7 aldiz irabazi du Azerbaijango futbol liga eta 5 aldiz kopa. Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa ere irabazi zuen 2006an.

Neftchi Baku PFK
Ezizena(k)Neftçilər ("petrolio langileak")
Sorrera1937
Futbol zelaiaBakcell Arena
edukiera: 11.000 lagun
inaugurazioa: 2012
PresidenteaAzerbaijan Kamran Guliyev
EntrenatzaileaAzerbaijan Samir Abbasov
LigaAzerbaijango Liga
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Europa Leaguen 2012ko urrian Inter Milanen aurka.

Historia

Taldea 1937an sortu zen Neftyanik izenarekin eta Sobietar Batasunaren garaian izan zuen emaitzarik onena 1966ko hirugarren postua izan zen. Alakbar Mammadov aurrelaria zen bere izar nagusia. Garai hartan SESB-eko selekzioak jokalari azerbajandar batzuk bazituen eta 1964an Europako Futbol Txapelketan bigarren egin zuen. 1968an taldeak gaur egungo izena hartu zuen.

Azerbaijango lehenengo liga berak irabazi zuen baina erabateko nagusitasuna azken urteetan lortu du, 2011, 2012 eta 2013ko ligak jarraian irabaziz. Nazio arteko garaipen nagusia 2006ko Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa izan zen. Zortzi denboraldiren ondoren 2021ean Liga berria irabazi du.

Azken urteetan ordea Qarabağ taldearen itzalean ibiltzea egokitu zaio.

Palmaresa

Sobietar Batasunean: 0

  • Liga (0): hirugarren 1966an.

Azerbaijanen: 15

  • Liga (9): 1992, 1996, 1997, 2004, 2005, 2011, 2012, 2013, 2021.
  • Kopa (6): 1995, 1996, 1999, 2004, 2013, 2014.

Nazio artean: 1

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.